Guneak
Uribarri guneko Besaide taldea KULTUROLAN
San Juanak gertu ditugula eta, Uribarri guneko Besaide taldekook ostiral goiza Kulturolan pasa dugu. Bertan Lore Gazteak taldeko dantzarien jantziak eta tresnak ikusi ahal izan ditugu, Errementari dantzaren entsegua egin dugu eta Erraldoi eta kilikiekin jolasteko aukera ere izan dugu. Eskerrik asko Maider, Xeli eta Odei! Izugarri ondo pasa dugu! Jarraian argazkiak
Read MorePOKI gure txorimaloa San Andreseko Basterretxe baserrian
Umezaintza guneko 3 urteko haurrek “zer behar du gure ortuak” eta “zeinek zainduko duen gure ortua” galdera gidariaren bueltan, beste hainbat gauzen artean, txorimalo bat egiten aritu dira azken asteetan. POKI izena jarri diote txorimaloari, eta negutegian denbora bat igaro ostean, azken urteetan egin duten bezala, auzoko Basterretxe baserriko ortura eramango dute. Bertan ederto egongo dela…
Read MoreBatxilergoko 2. mailako ikasleek bukatu dute USE froga
Azken astean Almeneko eta Gaztelupeko batxilergoko 2. mailako ikasleen gehiengoak USE (Unibertsitatea Sarbide Ebaluazioa) froga izan du. Bertan zati orokorreko hizkuntzen zein filisofiako edo historiako frogak izan dituzte hiru egunetan zehar. Beste ikasle batzuek, modalitateko frogak ere egin dituzte azken nota hori igotzeko. Froga hauen ostean, oporretan daude ikasleak. Disfrutatu!
Read MoreGaztelupeko dibertsi taldekoen kulturarteko bazkaria
Maiatza kultur aniztasunaren hilabetea izan denez, Gaztelupeko dibertsi taldekoek bazkari bat egin dute bertan dauden 6 kultura ezberdinak irudikatuz eta bakoitzeko jaki ezberdinak prestatuz. Gainera, hurrengo urtean dibertsi taldean egongo diren Almeneko eta Gazteluondoko ikasleak ere gonbidatu zituzten. Gustura ibili dira ikasleak! Jarraian argazki batzuk:
Read MoreZIGekoak ikasbidaian Donostian
Gaztelupeko ZIG gelakoek ohitura bezala daukate ikasleren batek etapa hau bukatuz gero ikasbidaian joatea. Aurtengo ikasturtea June, Eneritz eta Manelentzat azkena izan da, horregatik, ikasle guztiak Donostiara joan dira 3 egun eder pasatzera. Egun hauetan ekintza ezberdinak egin dituzte eguraldiak lagunduta: Santa Klara uhartera bidaia, alde zaharra bisitatu… Bidaia zoragarria izan da guztientzat!
Read MoreSendabelarrak aztergai Xirristi Mirristi PROIaren baitan Santa Teresan
Santa Teresan 2.zikloko ikasleak Xirristi Mirristi PROI-a lantzen aritu gara, “Nola ezagutu sendabelarrak eta beraiek dituzten onurak?” galdera gidariari erantzuteko asmoz. Gure inguruan dauden sendabelarrak ezagutu eta hauen onurak zeintzuk diren jakiteko, gure gelako ikasle baten amama Arantxaren bisita jaso dugu. Arantxarekin, sendabelar ezberdinak ezagutu eta Aloe krema nola egiten den ikasi dugu. Arantxaren bisitaren…
Read MoreGaragunekoak Olarten egon dira
Atzo, urteroko bisita izan genuen Olarten. Garagunekoak goiz pasa etorri ziren, eta 4 – 5 urteko haurrei ipuinak kontatzen aritu ziren. Primeran pasa genuen elkarrekin!! Eskerrik asko Garaguneko gure lagunei eta hurrengora arte!
Read MoreEskoriatzako 26. Ferixie egin genuen zapatuan
Pasa den larunbatean Eskoriatzako kaleetara eraman genuen Ikastola. Goizeko 9etatik hasita herriko kaleak artisauen eta bertako produktuen postuz bete genituen; 83 artisauk jarri zuten postua, horietatik 26 eskoriatzarrak. Musika eta dantzak ere ez ziren falta izan; txistulariak, trikitilariak, Eskoriatzako dantza taldea eta Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañagaren erromeria izan ziren ikusgai. Tarteka euri tanta batzuk…
Read MoreZIG gelakoak Jose Aranan
Pasa den astean ZIG gelako ikasleak etorri ziren Jose Aranara. 5 urteko haurrei ipuin bat kontatzeaz gain, marrazki tailerra ere egin zuten. Haurrak oso gustora ibili ziren, tarte polita pasatu zuten elkarrekin!
Read MoreBasabeazpikoak ikasturte amaierako irteeran
Ikasturte bukaerako irteera egin dogu Basabeazpiko lagunok! Aurten ere Garaionen izan gara, lagun artean, txirtxil bila, laberintoan hara eta hona, eta lora koroak egiten… Egun ederra pasa genuen, eta konturatu orduko eguna pasa zitzaigun!!!
Read More