Almeneko LHko 4.mailakoen irteera Baratze Baserri Eskolara

Almeneko LH4ko ikasle eta irakasleak Baratze Baserri Eskolan egon ginen maiatzaren 27tik 29ra bitartean. Ekintza ugari egiteko aukera izan genuen: baserriko lanak, lorezaintza, egur lanketa, zaldian ibili, dantza egin, jolastu… besteak beste. Esperientzia paregabea izan zen, zikloari amaiera emateko guztiz aproposa. Ederto pasatu genuen denok elkarrekin!!

Read More

Kultur Eskolako saioa Almenen

Aurreko astean Kultur Eskolako saioa izan genuen Almenen. Bertara, Jugats eta Iñaki etorri ziren, gurekin batera genero aniztasuna lantzera. 

Read More

Lanbide Heziketako ikasleek praktikak amaitu dituzte

Joan zen astean amaitu zituzten praktikak Lanbide Heziketako GIKAI, Osasun Larrialdiak eta Mikroinformatika zikloko ikasleek. Inguruko enpresa, erakunde zein Ikastolan burutu dituzte praktikaldiak, 2 ikasturtetan ikasitakoa lan munduan aplikatzeko aukera paregabea izanik. Ikasleak Ikastolara gerturatu dira egun hauetan ziklo bukaerako lanak entregatu, eta irakasle taldea agurtzera. Orain, titulua eskuratu berri dutela, lan mundura salto egin…

Read More

Arimazubiko ikasleek Amerika Elkartearen poesia lehiaketan parte harte zuten

Arimazubiko bosgarren eta seigarren mailako ikasleek Aniztasunaren Astearen baitan Arrasateko Amerika Elkarteak antolatutako poesia lehiaketan parte harte zuten.  Lehiaketako irabazleak 5.mailan Ane Urbina, Brandon Ramirez, Ane Aranegi eta Jon Uribarren izan ziren. 6.mailan, berriz, Naia Ruiz, June Mondragon, Markel Elorriaga eta Ametz Fernandez de Arroiabe. Zorionak guztiei!

Read More

Kulturartekotasunaren festa Santa Teresan 

Aurreko ostegunean kulturartekotasunaren festa ospatu genuen Santa Teresa gunean. Munduko hainbat txoko desberdinetatik -Marruekos, Argelia, Nikaragua, Peru, Mauritania…- etorritako ikasle eta familiak izan ziren protagonistak. Jaki desberdinak dastatzeko aukera izan genuen, Henna tailerrak ere arrakasta haundia izan zuen. Dantza eta jai giroan arratsalde bikaina pasa genuen! Jarraian irudiak

Read More

Umezaintzako  3 eta 4 urteko haurrak Oñatin 

Joan zen astean Umezaintza guneko 3 eta 4 urteko haurrak ikasturte amaierako irteeran Oñatin egon ginen. Hamaiketakoa, bokata, ura… motxilak bete beteta genituela  “Baratzeko pikuak” izeneko jolasgunea ezagutzera joan ginen.   Eguraldi bikainaz eta giro paregabeaz gozatzeko aukera izan genuen! Jarraian bideoa

Read More

Umezaintzako  eta Olarteko  5 urteko haurrak Gazteluondo gunea ezagutzen izan dira 

Joan zen astean Uribarriko eta Umezaintzako taldeko haur batzuk Arimazubi ezagutzera joan ziren bezala, oraingoan Olarte eta Umezaintzako 5 urtekoen txanda izan da. Gazteluondon LHko ibilbidea egingo dutenekin egon ziren gunea bertatik bertara ezagutzen. Ongi etorri bikaina egin zieten Gazteuondo profesional zein ikasleek! Eskerrik asko eta laster arte!Jarraian irudiak

Read More

Ikastolako irakasleak yoga ikastaroan

GPSko IEMaren barruan, hainbat ekintza burutu dira aurten: “Yoga Aulas” ikastaroa, talde motorraren erapena eta hileroko akonpainamendu saioak, besteak beste. Horretaz gain, 5 hilabete iraun duen yoga ikastaroa egin da, bi helburu izan dituena: bata, irakasleen ongizatea sustatzea, eta bestea, irakasleek ikastaroan ikasitakoa gelara eramatea. Ezinbestekotzat jotzen dugu irakaslearen ongizatea zaintzea, bera ondo badago, ikasleei…

Read More