Guneak
Almeneko batxilergoko talde bat Donostiako Eureka museoan
Batxi 2ko fisikako ikasle talde bat Donostiako Eureka museroa joan zen bisitan. Izan ere, batxi2ko fisikako ikasgaiak, egunerokoan gertatzen diren hainbat fenomeno sakon ulertzeko eta matematikoki deskribatzeko aukera ematen du, eta, hori dela eta, museoko gailuetako fisika bertatik bertara aztertzeko asmotan hurbildu ziren zientzia museora. Polita da txikitan emozietatik bisitatzen dena, urteekin, behaketa, analisia eta…
Read MoreBasabeazpiko 5 urtekoak Galartzan
Basabeazpiko 5 urtekoak Galartzan izan ginen. Primeran pasatu genuen!
Read MoreAlmeneko iraunkortasun batzordekoak Eskoriatzako merkatuan
Eskola Agenda 2030 proiektuaren baitan iraunkortasun batzordeko arduradunak Eskoriatzako merkatuan egon ginen egindako lana azaltzen. LH 2ko ikasleek etorkizuneko elikaduraren gaia landu ondoren, garaiko produktuen inguruko azalpenak eman zituzten. LH 4. mailakoek, etorkizuneko garraioa landu ondoren beraien emaitzak eta ondorioak plazaratu zituzten. Azkenik LH 6. mailakoek, etorkizuneko etxebizitzak gaiaren baitan, ortu bertikalak diseinatu eta hauen…
Read MoreAlmeneko DBH1eko ikasleak Eskoriatzan izan ziren Euskal Giroan Jolasean ekimenaren baitan
Almenen zein Gazteluondoko lehenengo DBHko ikasleak Euskal Giroan Jolasean aritu dira Eskoriatzan. Bertan, Aranzadi Ikastolako eta Txantxiku Ikastolako maila bereko ikasleekin elkartu dira. Giro paregabea eta eguraldi bikainaz gozatzeko aukera izan dute!
Read MoreEskoriatzako XXVI. Ferixie ospatuko dugu zapatuan
Zapatuan, ekainak 1, Eskoriatzako 26. Ferixie ospatuko dugu. Aurten 85 postulari egongo dira beraien produktuak eskaintzen; baserriko produktuak eta elikagaiak, artisautza eta tresneria eskainiko dituzte, besteak beste. Goizeko 9:00tan emango diogu hasiera egunari etxafuego jaurtiketa eta txistularien kalejirarekin. 10:00etan ferixako postuak irekiko ditugu eta jarraian, ekintzak bata bestearen atzetik jarriko dira martxan: txorimalo lehiaketa, haur…
Read More‘Eskola bisualak’ ekimenaren baitan erreportajea Goienan
Hezkuntza inklusiboago baterako bidean lanean jarraitzen dugu gure Ikastolan. Horren adierazle ere bada Orange Fundazioarekin elkarlanean, Umezaintza gunean martxan jarri dugun ‘Eskola bisualak’ ekimena; piktogramen erabileraren bidez hezkuntza irisgarriagoa egitea helburu duena. Euskal Herrian egitasmo honen parte den eskola bakarra gara oraingoz, eta inguruko ikastetxeak ere ekimen honetan parte hartzera animatzea nahi ditugu. Goienakoak Umezaintzan…
Read MoreKultur Aniztasunaren astea ospatu dugu Ikastolan
Pasa den Maiatzaren 21ean, Kultur Aniztasunaren, Elkarrizketaren eta Garapenaren Nazioarteko eguna ospatu zen. Egun honen baitan, Ikastolako gune ezberdinetan ekintza ezberdinak eraman ditugu aurrera. Arimazubin, aste guztian zehar munduko herrialde ezberdinetako jolasak egin ditugu jolas orduetan. Asteari amaiera emateko, ostiral arratsaldean Kultur Aniztasunaren jaialdia ospatu genuen astean zehar probatutako jolas ezberdinekin gozatuz; Kolonbiako “Poncheadores”, Pakistaneko…
Read More“Asko maite zaitugu Periko” antzerkia Santa Teresan
Pasa den ostiralean Santa Teresako haur hezkuntzako haurrak San Isidroen bueltan “Asko maite zaitugu Periko” izeneko antzerkiaren estrenaldia egin genuen familientzako. Alfonbra gorriaren gainetik pasa ziren gure protagonistak eta palomitak janez ikuskizunaz gozatu zuten. Jarraian argazkiak
Read MorePorrotxin Uribarrin izan da
Uribarri gunean bisita paregabea izan genuen pasa den asteazkenean. Porrotxin pailazoak arratsaldea pasa zuen Uribarrin. Besaide eta Udalaitz taldekoen zirkoa ikusteaz gain, primerako emanaldia eskaini zigun guztiei. Bihotzez eskerrik asko Porrotxin! Arratsalde ahaztezina pasa dugu zurekin! Jarraian argazkiak:
Read MoreGaztelupeko DBH 4. mailako zenbait ikaslek Jakiunderen eskutik diploma jaso dute
Gaztelupeko DBH 4. mailako zenbait ikaslek Jakin-mina hitzaldi zikloan parte hartzeagatik diploma jaso dute, maiatzaren 23an Gipuzkoako Foru Aldundian egin den ekitaldian. Ikasle horiek borondatez parte hartu dute Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiak antolatutatako 15 hitzalditan. Horiek euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez izan dira eta literatura, musika, argazkilaritza edo historia bezalako esparruak jorratu dituzte, baita…
Read More