Eskoriatzako XXVI. Ferixie ospatuko dugu zapatuan
Zapatuan, ekainak 1, Eskoriatzako 26. Ferixie ospatuko dugu. Aurten 85 postulari egongo dira beraien produktuak eskaintzen; baserriko produktuak eta elikagaiak, artisautza eta tresneria eskainiko dituzte, besteak beste.
Goizeko 9:00tan emango diogu hasiera egunari etxafuego jaurtiketa eta txistularien kalejirarekin. 10:00etan ferixako postuak irekiko ditugu eta jarraian, ekintzak bata bestearen atzetik jarriko dira martxan: txorimalo lehiaketa, haur eta gazteentzako puzgarriak, gazta dastaketa eta txapelketa, trikitilarien kalejira eta euskal dantzen saioa. Taloen postua eta taberna ere egongo dira egun osoan zehar.
Bazkal aurretik ferixako postuen eta txorimalo lehiaketaren sari banaketa egingo dugu Jose Aranan, baita errifen zozketa ere. Ondoren, 15:00etan “Zuk ekarri, zuk jan!” norberak ekarritako janariarekin bazkaria izango dugu Eskoriatzako herriko plazan.
Txapel jaurtiketa txapelketa, Larrain dantza eta Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañagaren erromeriarekin emango diogu bukaera egunari.
Hemen egitaraua:
09:00 Etxaflero jaurtiketa
09:30 Kalejira txistulariekin
10:00 Ferixaren hasiera, baserriko produktuak eta elikagaiak, artisautza eta bestelako tresneria
10:15 – 11:15 XV. Txorimalo lehiaketa erreka ondoan
11:00 Haur eta gazteentzako tailerrak eta puzgarriak ikastolako jolastokian
11:30 – 13:00 XIV. gazta dastaketa eta txapelketa Santa Marina plazan
11:30 Kalejira trikitilariekin
12:15 Eskoriatzako dantza taldea, Gorosarri plazan
13:00 Ikusgarri, Mikel Lasarteren erakustaldia, motozerrakin egur lanketa, Ikastolan
14:00 Sari banaketa eta errifaren zozketa
15:00 Zuk ekarri zuk jan bazkaria plazan. Haurrentzako tailerrak, buruhandiak…
18:30 XI. txapel jaurtiketa txapelketa
19:30 Larrain dantza, arin-arina eta fandangoa herriko plazan.
21:00 Erromeria Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañagarekin, plazan.