Gaztelupeko DBH 4. mailako zenbait ikaslek Jakiunderen eskutik diploma jaso dute
Gaztelupeko DBH 4. mailako zenbait ikaslek Jakin-mina hitzaldi zikloan parte hartzeagatik diploma jaso dute, maiatzaren 23an Gipuzkoako Foru Aldundian egin den ekitaldian.
Ikasle horiek borondatez parte hartu dute Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiak antolatutatako 15 hitzalditan. Horiek euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez izan dira eta literatura, musika, argazkilaritza edo historia bezalako esparruak jorratu dituzte, baita neurozientziak, adimen artifiziala, edota jasangarritasuna eta klima aldaketa bezalako gaiak ere. Horrela, adituen eskutik, hezkuntza programaren barruan landu ohi ez diren diziplina anitzak aztertu dira, etorkizunera begira, gazteen garapen intelektuala bultzatuz.
Jarraian argazkiak: