Almeneko batxilergoko talde bat Donostiako Eureka museoan

Batxi 2ko fisikako ikasle talde bat Donostiako Eureka museroa joan zen bisitan. Izan ere, batxi2ko fisikako ikasgaiak, egunerokoan gertatzen diren hainbat fenomeno sakon ulertzeko eta matematikoki deskribatzeko aukera ematen du, eta, hori dela eta, museoko gailuetako fisika bertatik bertara aztertzeko asmotan hurbildu ziren zientzia museora. Polita da txikitan emozietatik bisitatzen dena, urteekin, behaketa, analisia eta ulermena bilakatzen ikustea. Optika, elektromagnetismoa, begiaren pertzepzioa, grabitatea, erradioaktibitatea… horiek guztiak izan zituzten hizpide.