Kulturartekotasunaren festa Santa Teresan
Aurreko ostegunean kulturartekotasunaren festa ospatu genuen Santa Teresa gunean. Munduko hainbat txoko desberdinetatik -Marruekos, Argelia, Nikaragua, Peru, Mauritania…- etorritako ikasle eta familiak izan ziren protagonistak. Jaki desberdinak dastatzeko aukera izan genuen, Henna tailerrak ere arrakasta haundia izan zuen. Dantza eta jai giroan arratsalde bikaina pasa genuen!
Jarraian irudiak