Gaztelupeko DBHko ikasleen irteerak eta ikasbidaia

Gaztelupeko DBHko ikasleen irteerak eta ikasbidaia

Gaztelupeko DBHko ikasleek ikasturte amaiera aprobetxatuz, hainbat irteera eta jarduera berezi burutu dituzte azken asteotan. DBH3. mailako ikasleek programa zabala izan dute: olinpiadetan parte hartu dute, mendi irteera bat egin dute eta hondartzara egun-pasa joan dira. Jarduera hauen bitartez, ikasleek elkarrekin egoteko eta naturan disfrutatzeko aukera izan dute, aldi berean hainbat kirol eta aisialdi jarduera burutuz.

Bestalde, DBH4. mailako ikasleek ikasbidaia egin dute Poitiers aldera. Bertan, ingurua ezagutzeko aukera izan dute eta Futurscope parke tematiko ospetsura irteera antolatu dute. Esperientzia honek ikasleen arteko harremanak sendotu eta azken ikasturtea modu berezian agurtzeko balio izan du.

Ekintza hauek guztiak ikasturteari amaiera ederra emateko eta ikasleen motibazioa sustatzeko baliagarriak izan dira, esperientzia ahaztezinak eskainiz eta elkarbizitza giro apartan sendotuz.Hurrengo ikasturtera arte!

Gaztelupeko DBHko ikasleen irteerak eta ikasbidaia