DBH3 eta DBH4ko ikasleak Eskoriatzako eta Aretxabaletako udaletxeen saioa burutzen

Atzo, ekainak 19, Almeneko DBH 3 eta 4. mailako ikasleak Eskoriatzako eta Aretxabaletako udalek antolatutako saio batean egon ziren Kurtzeberriko ikasleekin batera. Saioaren helburua herrietako gazteen egoeraren diagnosi bat egitea eta hauen beharrak ezagutzea izan zen, gero horretan oinarritutako prebentzio neurriak hartu ahal izateko.