Sukaldaritzakoek ikasturteko lehen eskaria prestatu dute

Zaldibarren oinarrizko lanbide heziketako sukaldaritzako lehenengo mailako ikasleek ere gogotsu ekin diote ikasturteari; izan ere beraien lehenengo eskaria prestatu dute. Hauxe izan da menua:

  • Bakailaoaz beteriko piparrak saltsan.
  • Karrilerak saltsan, idar eta txanpinoiekin.
  • Kremazko txutxitoak eta txokolate eta natazko txutxitoak.
  • Bizkotxoa.
  • Urrekin egindako izozkia.

Hemen ostalaritzako etorkizuneko profesionalak! Aupa zuek!