Guneak
Lanbide Heziketako ikasleak eta adinekoak batzen dituen Bizitza Betea proiektua aurkeztu dugu
Joan zen asteazkenean, martxoaren 19an, Arrasateko Kulturateko areto nagusian bildu ginen gaur Leintz Bailarako adinekoak eta Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketako ikasle gazteak elkartuko dituen belaunaldien arteko proiektua aurkezteko. Helduak Adiko MIREN LARREA, Bizipoz elkarteko EIDER ETXEBARRIA eta AINARA MENOYO, Arizmendi Ikastolako Zuzendaria MIREIA MURUAMENDIARAZ eta proiektuaren arduraduna den XABIN ARRIOLA izan ziren hizlariak. BEÑAT IRAZABALEK,…
Read MoreAlmeneko LH 4. mailakoek Karmele Mitxelena ezagutu dute
Almeneko 4. mailako ikasleak Eskoriatzako liburutegian izan dira Karmele Mitxelena idazlea ezagutzeko. Aurrez bere liburu batzuk irakurri dituzte eta asko gozatu dute haiekin. Idazlearekin elkartu ondoren, bere lanari buruz gehiago jakiteko aukera izan dute, baita liburuen sormen prozesuari buruz galdetzeko ere. Karmelek bere idazketa-prozesua azaldu die ikasleei, inspirazio-iturriak zeintzuk diren partekatuz eta haien galderak erantzunez.…
Read MoreAlmeneko LH 1. ziklokoek dentista baten bisita jaso dute
Almeneko 1. zikloko ikasleek dentista baten bisita izan dute. Hortzak osasuntsu mantentzeko eta txantxarrak saihesteko aholku baliagarriak jaso dituzte, aho-higienea zaintzearen garrantziaz jabetuz.
Read MoreAlmeneko txikienak Arkupeko txotxongilo erakusketan
Almeneko 1. zikloko ikasleek bisita berezi bat egin dute Arkupera, bertan txotxongilo erakusketa zoragarri bat ikusteko aukera izan dute. Ikuskizunaz gozatu ez ezik, primeran pasatu dute!
Read MoreArrakastatsua izan da Gaztelupeko ikasleen Udaberriko Kantu Afaria
Joan den ostiral gauean ospatu genuen Gaztelupeko DBH 4. mailako ikasleek antolatutako Udaberriko Kantu Afaria, eta ekitaldiak arrakasta handia izan zuen. Irakasle, ikasle, lankide eta herritar ugari bildu ziren giro ederrean, kantuz eta algaraz betetako afari berezi honetan. Afaria giro bero eta parte-hartzailean igaro zen, eta bertaratutakoek euskal kantutegiko abesti ezagunak abesteko aukera izan zuten.…
Read More“Liburu Ibiltaria” ekimenen parte hartu dugu, sormena eta lankidetza oinarri dituen egitasmoa
Liburu Ibiltaria deritzon egitasmoa ikastolen jaiek (Kilometroak, Araba Euskaraz, Nafarroa Oinez eta Herri Urrats) era bateratuan garatzen duten jardueren parte da, eta ikasturte honetan bosgarren edizioa ospatzen ari da. Liburua azaroan abiatu zen Labarkako Assa Ikastolan, eta Bizkaian amaituko da, Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolan, Ibilaldia 2025 jaiaren antolatzailea den ikastetxean. Aurreko edizioetan egin den bezala, ikastolen…
Read MoreGaztelupeko DBH4. mailako ikasleek Aritz Zubia elkarrizketatu dute Goienako Galdegazte saioan
Gaztelupeko DBH 4. mailako ikasle talde batek Goienako Galdegazte saioan parte hartu du. Gure bailarako gaztetxoak dira protagonista Imanol Beloki kazetariak gidatzen duen saio honetan. Ikasleek inguruko famatuak aukeratzen dituzte, beraiek platoan elkarrizketatu ditzaten.Aurrez, Goienako Imanol Beloki Gaztelupera gerturatu zen saioaren nondik norakoak aurkeztera, eta ikasle boluntario talde bat saioan parte hartzera animatu zen. Sara…
Read MoreGazteluondoko DBH 1. mailako ikasleak Mondragon Unibertsitatean, “EHko Herria” PROIaren baitan.
Gazteluondoko DBH 1. mailako ikasleek Mondragon Unibertsitatera bisita egin dute “EHko Herria” PROIaren barruan. Proiektu honetan, iraunkortasunaren alor ezberdinak aztertu dituzte, hala nola zaborraren kudeaketa, mugikortasuna eta segurtasuna. Talde bakoitzak Arrasaten identifikatutako beharrizan bati erantzuteko proposamen bat garatu du, eta bisita honetan, Mondragon Unibertsitateko adituen aholkularitza jaso dute, beraien ideia egingarria eta jasangarria ote den…
Read MoreMagala espazio pedagogikoa: Aitatasunaren inguruko mahai-ingurua, martxoaren 27an
Urtearen hasierarekin ekin genien Arrasateko Uribarri guneko Magala espazio pedagogikoko saioei. Hilean behin antolatzen ditugu jardunaldiak dira, eta gure Ikastolako komunitateari zuzenduta egoteaz gain, Leintz Bailarako herritarrei ere daude zabalik. Bada, martxoaren 27an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan izango da 3.saioa, eta aitatasunaren inguruko mahai-ingurua da oraingoan eskainiko duguna “Aitatasuna, nola bizi dugu?” izenburupean. Saio hau aita…
Read MoreOinez Basoa ekimena: Maiatzaren 7a izango da izena emateko azken eguna
Aurten ere Tafallako Ikastolatik gonbidapena jaso dugu maiatzaren 18an, larunbata, beraiekin batera egun pasa ederra egiteko Tafallan bertan. Gonbidapena Santa Teresa, Gazteluondo, Arimazubi eta Almeneko 1.mailatik 6.mailara bitarteko familiei dago zuzendua. Oinez basoa ekimenaren bitartez Nafarroa oinez bakoitzaren ostean utzitako aztarna ekologikoa kalkulatu eta baso bat sortzen dute. Hori dela eta sekulako egitaraua antolatu dute…
Read More