Magala espazio pedagogikoa: Aitatasunaren inguruko mahai-ingurua, martxoaren 27an

Urtearen hasierarekin ekin genien Arrasateko Uribarri guneko Magala espazio pedagogikoko saioei. Hilean behin antolatzen ditugu jardunaldiak dira, eta gure Ikastolako komunitateari zuzenduta egoteaz gain, Leintz Bailarako herritarrei ere daude zabalik.

Bada, martxoaren 27an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan izango da 3.saioa, eta aitatasunaren inguruko mahai-ingurua da oraingoan eskainiko duguna “Aitatasuna, nola bizi dugu?” izenburupean. Saio hau aita zaretenoi zuzenduta dago; aitatasuna nola eramaten den, nola kokatzen zareten etxean haurra jaiotzen denean, nola egiten duzuen zuen lekua etxeko antolaketa berrian, nola bizi duzuen “amatxorekin nahi dut” esaldia haurra koskortzen denean…

Mahai -inguruan parte hartuko dutenak, Unai Serrano psikologoa eta Sarai Cano pedagogoa izango dira. Saioa euskaraz izango da, eta plaza mugatuak izango dira. Interesa baduzu, eman izena formulategi honetan.

Zatoz Magalara!