Guneak
ZIGeko ikasleak Almeneko LH 2koekin karapaixua egiten
Aurreko astean, ZIGeko ikasleak Almeneko 2.mailara joan ziren beraiekin batera karapaixua egitera. Esperientzia polita izan zen, eta karapaixuak primeran irten ziren!
Read MoreEskolarteko Bertsolari Txapelketako irabazleak
Eskolarteko Bertsolari Txapelketan LHko 5. mailako Itoitz Herrera eta LHko 6. mailako June Urtzelaik irabazi zuten 5-6 zikloko 1. eta 2. saria, hurrenez hurren, aurreko ostiralean, hilak 14, Almenen egin zen eskualdeko saio idatzian. Guztira 125 ikaslek parte hartu zuen LHko 3. mailatik DBHko 2. mailara. Zorionak guztiei!
Read MoreGurasoen artean euskara sustatzeko murala egingo dugu Arimazubi gunean
Arimazubiko Euskara Batzordeko kideok ekimen berri bat jarri dugu martxan. Ekimen honetan, gurasoak eta ikasleen batzordeko kideak elkarlanean arituko gara aste osoan zehar. Helburua gurasoen artean euskararen erabilera sustatzea da, “Euskaraz dakixenak, ein daixela” lemapean. Horrez gain, bi batzordeen arteko harremana sendotu eta, horrela, ikastolako komunitatea indartzea ere bilatzen dugu. Gainera, Arimazubiko jolastokiari beste bizitasun…
Read MoreHerria Kantari jaialdia ospatuko dugu martxoaren 22an
Udaberriaren hasierarekin batera, martxoaren 22an, larunbata, Arizmendi Ikastolak “Herria Kantari” jaialdia egingo du, goizeko 12:00ak eta 13:00ak bitartean. Ikasleak Arrasateko erdigunetik kantuan ibiliko dira, eta lau taldek hartuko dute parte: Uribarrikoak, Santa Teresakoak, Gazteluondokoak eta Arimazubikoak, hain zuzen ere. Goiezko 12:00etan 4 taldeak Arrasateko Herriko Plazan elkartuko dira, eta ekitaldiari hasiera emango diote aurkezpena eta…
Read MoreM8: Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatu dugu Ikastolan
Martxoaren 8a egun esanguratsua da gure Ikastolan, eta urtez urte berdintasunaren aldeko aldarrikapena indartzen jarraitzen dugu. Gure komunitatean emakumeen ahalduntzea eta eskubide berdintasuna sustatzea funtsezkoa dela uste dugu, eta horregatik, egun hau ez da soilik martxoaren 8an ospatzen, baizik eta ikasturte osoan lantzen dugun balio bat da. Aurten ere hainbat ekintza burutu dira, hala nola…
Read MoreAlmeneko 1.batxilergoko ikasleak Laboral Kutxaren egoitzan
Aurreko astean Almeneko 1. Batxilergoko ikasleak Labora Kutxaren egoitzara joan ziren, bertako funtzionamendua ikusi eta klasean landutakoa kontestu erreal batean ezagutzera. Oso baliagarria izan zen gure ikasleentzat Eskerrik asko, Labora Kutxa!
Read MoreAlmeneko DBH1ekoak herri kiroletan
DBH 1eko ikasleak herri kirolean aritu dira, Gipuzkoako Herri Kirol Federaziokoen laguntzaz. Kirol desberdinetako teknikak ezagutu eta gozatu dituzte, eta ederto pasatu, beraien aurpegiek erakusten duten legez! Sare sozialak: @gipuzkoaherrikirolak
Read MoreGaztelupeko eta Almeneko ikasleak European Youth Parliament topaketan izan dira
Joan den asteburuan, Almeneko eta Gaztelupeko batxi 1eko ikasleak European Youth Parliament (EYP) topaketan egon ziren Donostian, eta Gaztelupeko Nerea Dulugea eta Zara Altaf ikaslek izan ziren parte hartu zutenak. Gure ikasleek beste ikastetxeetako gazteekin harremanak izateko aukera izan zuten ekitaldian, eta gaur egun gizarteari eragiten dioten gaiak aztertu zituzten.Jardunaldi osoan zehar, parte-hartzaileek hainbat gairi…
Read MoreOhitura osasuntsuak, Andere Etxaberen eskutik
Arimazubiko 5.mailako ikasleak Osasuntuber PROIan murgilduta daude eta azken asteetan, gure osasunean eragiten duten faktoreak ikertzen aritu dira. Izan ere, elikadura, aisialdia, posturak, emozioak, atsedena eta higienea izan dira landu dituzten gaiak. PROIaren helburua, ohitura osasuntsuen garrantziaz jabetzeaz gain, norberaren bizitzarako aldaketa batzuk proposatzea ere bada, eta hortan laguntzeko, Andere Etxabe nutrizionistaren bisita izan dute.…
Read MoreGaztelupeko DBH4ko ikasleok zure laguntza behar dugu!
Gure ikasbidaia finantzatzeko, bi ekimen berezi antolatu ditugu eta zuen laguntza ezinbestekoa dugu. Guztiaren berri gure instagramean ere aurkitu dezakezue. ? Sudaderak Salgai! “Ta Ikusi Arte” diseinuko sudaderak salgai jarri ditugu, 25€tan. Tamaina aukera zabala dugu (XS, S, M, L, XL, XXL) eta kolore desberdinetan eskuratu ahal izango dira. Eskaerak egiteko epea martxoaren 14an amaituko…
Read More