Gaztelupeko eta Almeneko ikasleak European Youth Parliament topaketan izan dira

Joan den asteburuan, Almeneko eta Gaztelupeko batxi 1eko ikasleak European Youth Parliament (EYP) topaketan egon ziren Donostian, eta Gaztelupeko Nerea Dulugea eta Zara Altaf ikaslek izan ziren parte hartu zutenak. Gure ikasleek beste ikastetxeetako gazteekin harremanak izateko aukera izan zuten ekitaldian, eta gaur egun gizarteari eragiten dioten gaiak aztertu zituzten.
Jardunaldi osoan zehar, parte-hartzaileek hainbat gairi buruzko ikerketa egin eta eztabaidatu zuten, betiere ingelesez. Helburua pentsamendu kritikoa garatzea eta eztabaida demokratikoaren bidez irtenbide berriak proposatzea izan zen.
Ekitaldiaren amaiera igandean izan zen, Donostiako Udaletxeko areto nagusian ospatutako debate finalarekin. Bertan, parte-hartzaileek lortutako ondorioak aurkeztu zituzten, eta epaimahaiak eztabaiden kalitatea baloratu zuen.
Ekimena Europako gazteen artean parte-hartze aktiboa sustatzeko eta trebetasun akademiko zein sozialak garatzeko aukera paregabea izan zen.
Hemen argazkiak:

Gaztelupeko ikasleak EYP Donostian izan dira