Gaztelupeko DBH4ko ikasleok zure laguntza behar dugu!
Gure ikasbidaia finantzatzeko, bi ekimen berezi antolatu ditugu eta zuen laguntza ezinbestekoa dugu. Guztiaren berri gure instagramean ere aurkitu dezakezue.
? Sudaderak Salgai!
“Ta Ikusi Arte” diseinuko sudaderak salgai jarri ditugu, 25€tan. Tamaina aukera zabala dugu (XS, S, M, L, XL, XXL) eta kolore desberdinetan eskuratu ahal izango dira. Eskaerak egiteko epea martxoaren 14an amaituko da. Azalpen bideoa.
Eskatzeko: labur.eus/gaztelupesudaderak
? Udaberriko Kantu-Afaria
Martxoaren 21ean, ostiralean, Arimazubiko patioan elkartuko gara 20:30ean (ateak 19:30ean irekiko dira). Afariaz gain, bingo musikatuaz, umeentzako jolas eta azokaz, eta tonbolaz gozatzeko aukera izango dugu. Sarrerak prezio hauetan eskuragarri daude:
- Nagusiak: 8€
- Gazteak: 5€
- Umeak: 3€
Aurreko albistean guztia azaldu genizuen. Azalpen bideoa.
Aurrez izena emateko: labur.eus/udaberrikokantuafaria
Gure bidaia posible egin nahi baduzue, zatoz eta parte hartu! ??