“Liburu Ibiltaria” ekimenen parte hartu dugu, sormena eta lankidetza oinarri dituen egitasmoa

Liburu Ibiltaria deritzon egitasmoa ikastolen jaiek (Kilometroak, Araba Euskaraz, Nafarroa Oinez eta Herri Urrats) era bateratuan garatzen duten jardueren parte da, eta ikasturte honetan bosgarren edizioa ospatzen ari da. Liburua azaroan abiatu zen Labarkako Assa Ikastolan, eta Bizkaian amaituko da, Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolan, Ibilaldia 2025 jaiaren antolatzailea den ikastetxean.

Aurreko edizioetan egin den bezala, ikastolen jaien antolatzaile diren ikastolez gain, beste hainbat ikastolak ere parte hartuko dute. Euskal Herriko 29 ikastoletako DBH 3. mailako ikasleek hartuko dute parte, sormenean eta lankidetzan oinarritutako ekimen honetan. Horrenbestez, aurten ere ehunka egilek osatutako istorio kolektiboa sortuko dute.

Liburua joan den astean iritsi zen Gaztelupera, eta Bazarako DBH 3. mailako ikasle talde batek bere kapitulua idatzi zuen, aurreko ikastoletako istorioari jarraipena emanez. Ikasturte honetan, ikasleek “Jaiak” gaia landuko dute, festek eta ospakizunek duten garrantzia hausnartuz eta beren sormena baliatuz istorioa osatzeko.

Hemen argazkiak:

Liburu ibiltaria 2025