Gaztelupeko DBH4. mailako ikasleek Aritz Zubia elkarrizketatu dute Goienako Galdegazte saioan 

Gaztelupeko DBH 4. mailako ikasle talde batek Goienako Galdegazte saioan parte hartu du. Gure bailarako gaztetxoak dira protagonista Imanol Beloki kazetariak gidatzen duen saio honetan. Ikasleek inguruko famatuak aukeratzen dituzte, beraiek platoan elkarrizketatu ditzaten.
Aurrez, Goienako Imanol Beloki Gaztelupera gerturatu zen saioaren nondik norakoak aurkeztera, eta ikasle boluntario talde bat saioan parte hartzera animatu zen. Sara Iraola, Paule Uribetxebarria, June Okariz, Naia Martinez, Alaitz Gorosabel eta Aintzira Errasti izan dira programan aritu direnak, euskara ardatz duen erronka honi aurre eginez. Aurten, Aritz Zubia eskoitzarra elkarrizketatu dute. Aritz, El Conquistador del Fin del Mundo saioan egin zen ezagun, eta Kaparrak musika taldeko kidea ere bada. Aipatu beharra dago, urte luzez Aritz Almeneko ikaslea izan dela. Honezkero saioa Goienan dago ikusgai eta baita hemen ere.
Ikasleek asko disfrutatu dute esperientzia honetan! Eskerrik asko Goiena, aurten ere gure ikasleei horrelako aukera aberasgarriak eskaintzearren!