Guneak
Aurten ere Garagunekoak Arimazubin izan dira
Aurten ere Garaguneko lagunen bisita izan dugu Arimazubin 2. mailakook. Oraingoan Arrasateko jaien inguruan beraiek egindako egutegia azaltzera etorri zaizkigu. Egutegi horretako orrialde bakoitzean Garagunekoek parte hartzen dute Arrasateko talde desberdinetako kideekin hainbat jai eta ekintzetan. Arrasateri buruzko bitxikeria ugari kontatu dizkigute. Datorren urtean ere zain izango gaituzue. Guretzat bereziak eta mundialak zarete, eskerrik asko!
Read MoreIkasturte amaierako jaialdia ospatu dute Santa Teresa gunean
Ostiralean, Santa Teresa guneko ikasturte bukaerako jaialdia ospatu zuten guneko jolastokian. Giro ezinhobean, guraso, ikasle eta irakasleek jolas ezberdinak egin zituzten. Jaialdia amaitzeko mokadutxo bat hartzeko tartea ere hartu zuten guneko guraso ordezkarien laguntzarekin. Mila esker gerturatu zineten guztioi!
Read MoreArizmazubiko ikasleek Unibertsoa proiektuari amaiera eman diote
Ikasturte honetako azken proiektuari bukaera emateko, LH 2. mailakoek, astronomian aditua den Gorka Buruaga izan genuen gure artean. Astelehen arratsaldean ekintza desberdinetan parte hartzeko aukera izan genuen. Alde batetik, bideoen bitartez espazioan dauden astro ezberdinak gertutik ikusteko aukera izan genuen, baita teleskopioa aztertzeko ere. Bestetik, planisferio bat osatu genuen norberaren jaiotze data eta jaiotze ordua…
Read MoreSanta Teresako ikasleak Lekeition izan dira
Pasa den astelehenean, hilak 2an, Santa Teresako lehenengo eta hirugarren mailako ikasleak Lekeition izan ziren egun pasa. Eguraldia lagun izan ez bazuten ere, ederto pasa zuten egunean zehar. Isuntza arraun elkartearen instalakuntzak bisitatu zituzten eta eta traineretan ibiltzeko aukera izan zuten ere. Ondoren bazkaltzeko tarte bat hartu zuten eta hondartzan jolasten bukatu zuten eguna. Arraun…
Read MoreGarazi Kamio idazlearen bisita izan genuen Arimazubin
Ekainaren 3an, Garazi Kamio idazle ezaguna gure ikastolara etorri zen, literatura sustatzeko ekimen berezi baten baitan. Jarduera honen helburua ikasleen artean literatura-zaletasuna indartzea eta euskal literaturaren ezagutza zabaltzea izan zen. Ekimenak hainbat jarduera interesgarri eskaini zituen. Garazi Kamiok hitzaldi erakargarri eta inspiratzaile bat eman zuen, bere lanaren inguruko xehetasunak azalduz eta idazle izatearen esperientzia partekatuz.…
Read MoreBideo berria sortu dugu PRO egitasmoan!
PRO egitasmoak Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketari egiten dio erreferentzia. Arrasateko Ferixaleku zein Zaldibar guneetan kokatuta, ibilbide osoa eskaintzen dugu Heziketa Zikloetan; hasierako, erdi mailako eta goi mailako zikloen aukera zabalarekin. Lanbide Heziketan profesional gaituak prestatzen ditugu, beraien lan arloan sortzen diren erronkei eta eginbeharrei eraginkortasunez eta gaitasunez erantzuteko prest egon daitezen. Era berean, pertsona autonomoak,…
Read MoreMagala espazioak agur esan dio 24/25 ikasturteko hitzaldi zikloari
Koskadak, atximurkadak, hitzez egiten den erasoa eta bestelakoak izan ziren hizpide joan zen osteguneko Magala espazioko hitzaldian. Guneko arduraduna den Amaia Arrietak gidatutako saioa izan zen eta guztira 30 bat lagunek hartu zuten parte. Ikasturte honetan Magala espazioan egingo dugun azken saioa izan da hau. Lerro hauen bitartez eskerrak eman nahi dizkizuegu saioetan parte hartu…
Read MoreEskoriatzako 27. Ferixie ospatuko dugu zapatuan
Ekainaren 7an, zapatua, ospatuko da Eskoriatzako 27. Ferixie. Aurten 88 postulari egongo dira beraien produktuak eskaintzen; baserriko produktuak eta elikagaiak, artisautza eta tresneria eskainiko dituzte, besteak beste. Aurtengo berrikuntza Euskal Selekzioko ardi moztaileen erakustaldia izango da. Goizeko 9:00tan emango zaio hasiera egunari etxaflero jaurtiketa eta txistularien kalejirarekin. 10:00etan ferixako postuak irekiko dira eta jarraian, ekintzak…
Read MoreUribarriko 2, 3 eta 4 urtekoak Oñatira egun pasa joan dira
Joan den astean Uribarriko 2, 3 eta 4 urtekoek ikasturte amaierako irteera izan zuten eta Oñatira joan ziren egun osoko txangoa egitera. Baratzeko pikua parkean eta ondoko San Martin auzoko zuhaiztian aritu ziren jolasean. Eguraldia lagun, izugarrizko egun polita pasa zuten elkarrekin!
Read MoreOlarteko 3 eta 4 urtekoak Galartzara egun pasa joan dira
Olarte guneko Muru eta Udalaitz taldeko haurrak Galartzara eguna pasatzera joan ziren pasaden ostiralean. Galartzara iritsi bezain pronto Etxe Zuri baserrira joan ziren oinez bertako abereak ikustera: ardiak, astoa, oiloak, katuak.. eta abar. Horren ondoren bertako opila eta gazta erosi zuten eta Galartzara bueltatu ziren, bertan norberak etxetik eramandako bazkaria bazkaltzeko. Indarrak hartu ondoren ipuin…
Read More