Pentsamendu konputazionala landu dute Gazteluondoko ikasleek

Ikastolen Elkarteak eskola adimentsuaren aldeko apostua egin du. Ikastolak pentsaera konputazionala lantzeko proiektu ezberdinak txertatzea du helburu, adin txikienetatik derrigorrezko hezkuntza amaitzeraino. Eskola Adimentsua programak, egun, gizartearen eraldaketa bideratzen ari den teknologiaren garapena sustatu nahi du. Gai hauek bidetatzen ez dituen herrialdeak garapenerako ateak itxita ditu edota itxita izango ditu. Eta egoera honetan lehiakideak planeta…

Read More

Santa Teresako ikasleak auzoko bolatokian izan dira

Santa Teresa guneko 5. eta 6.mailako ikasleek Musakola auzoko Bolatokira bisita egin zuten pasa den astean. Bertan, bolatokiko, Hiru txirlo taldeko kideak eta Arizmendi Ikastolako guraso diren Mikel Urrutia eta Iker Irazabalbeitiak,  bolatokiaren jatorriaz eta antolaketaz hitz egin ziguten. Hiru txirloa gehiago ezagutzeaz gain, bolatokian jolasteko aukera izan genuen. Asko gozatu zuten ikasleek.  Eskerrik asko,…

Read More

Kulturartekotasuna landu dute Hasierako Lanbide Heziketakoek

Zaldibar guneko Sukaldaritza zikloko 1.mailako ikasleek kulturartekotasuna lantzeko helburuarekin, herrialde ezberdinetako jakiak sukaldatu dituzte. Ikasle bakoitzaren kulturari lekua emanez, elkar ezagutu, ulertu, harreman positiboak zein errespetua sustatuz eta aberastasun kulturala bultzatuz, gizarte inklusiboago baterako bidean beraien aletxoa jarriz.  Hauek izan dira prestatu ditzuten jakiak: Goiz ederra pasatu zuten!

Read More

Zereginen Ikaskuntza Gelakoak (ZIG) protagonista Aniztasunaren hilabetean

Maiatzaren 6an Arrasateko Aniztasun Mahaia osatzen duten 18 eragileek Aniztasunaren Hilabetearen egitaraua aurkeztu zuten, eta hilabete osoan zehar aldarrikapena erdigunean izanik, mota guztietako ekintzak egin dira Arrasaten, adin guztietako herritarrei zuzenduta. Gure Ikastolatik Zereginen Ikaskuntzarako Gelako (ZIG) ikasleek aktiboki hartu dute parte ekimenean, beste herri eragile batzuekin lankidetzan. Maiatzaren 16an egin zen azoka Arrasateko Seber…

Read More

 Euskaraldiari amaiera Almenen

Almenen Euskaraldiaren amaiera ospatu dugu. Lehen Hezkuntzako lehenengo mailatik seigarren mailara arteko ikasle guztiok elkarrekin bildu gara eta Euskaraldiko dantza egin dugu. Gainera, euskararen aldeko manifestu bat irakurri dugu, gure hizkuntzarekiko konpromisoa eta maitasuna adieraziz. Ekintza hauek euskararen erabileraren inguruko kontzientzia sustatzen laguntzen digute, eta gure hizkuntzaren aldeko jarrera indartzen dute. Gora euskara!

Read More

Asteburuko elikagaien bilketa Aretxabaletan

Asteburuan Elikagai Bilketan parte hartu dugu. Urtero bezala, Ikastolako kide batzuk txandak osatuz aritu gara. Aurten ere zenbait ikasle eta irakasle izan gara bertan. Guztira, 20 kaxa baino gehiago bildu dira, behar gorrian dagoen Elikagai Bankurako. Hori dela eta, 17.000 lagunek zer jan izan dezaten gure ekarpena egin ahal izan dugu.

Read More

 Kanpo espazioa eraldatzeko Auzolana Jose Aranan

Ostiral arratsaldean, auzolana egin genuen Jose Aranan, kanpo espazioa eraldatzeko asmoz. Familia ugari gerturatu ziren, eta emaitza polita lortu genuen! Ekintza honek gure komunitatearen kontzientzia eta elkarlana indartu zituen, guztion artean espazio atseginago bat sortuz. Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi! Denon artean egiten dugu Ikastola!

Read More

Olarte guneko 5 urteko haurrak Beizaman egon dira

Olarte guneko 5 urtekoak Beizamara gaua pasatzera joan ziren pasaden ostegunean.  Beizamako aterpetxean lo egin zuten eta ekintzaz beteriko bi egun pasa zituzten bertan: baserriko abereak ikustera joan ziren, ortuko barazki desberdinak ezagutu zituzten, ogia egin zuten…etab. Egonaldi berezia eta aberasgarria izan zen haurrentzat!

Read More

Jolastokia biziberritzeko bigarren auzolana Olarten

Olarte guneko profesional eta familiak pasa den larunbat goizean elkartu ziren jolastokia biziberritzeko bigarren auzolan bat egiteko. Ekimen horren helburua guneko jolastokiaren egoera hobetzea eta haurrek seguru eta goxo jolasteko gune atseginago bat eskaintzea izan da.  Auzolanaren bitartez, parte-hartzaileek hainbat lan burutu zituzten: hormak margotu eta tipiak, lorontziak, hondar-kutxa…eraiki eta sortu zituzten besteak beste. Giro…

Read More

Arimazubin Euskararen jaia ospatu dugu hirugarren urtez

Ohitura den bezala, Euskararen Jaia ospatu dugu Arimazubin aurten ere. Jai hau, Euskara Batzordeko kideek ikasturte guztian zehar egindako lanaren fruitua da. Euskararekiko atxikimendua sendotzea eta gure hizkuntzarekin bizipen atsegin eta positiboak bizitzea helburu izanik, giro paregabean pasatu genuen ostiral arratsaldea. Herri kirolak, karaokea, marrazki tailerra, aurpegi margoketa, dantza txokoa, bingo musikatua eta oreka jolasak…

Read More