Euskaraldiari amaiera Almenen
Almenen Euskaraldiaren amaiera ospatu dugu. Lehen Hezkuntzako lehenengo mailatik seigarren mailara arteko ikasle guztiok elkarrekin bildu gara eta Euskaraldiko dantza egin dugu. Gainera, euskararen aldeko manifestu bat irakurri dugu, gure hizkuntzarekiko konpromisoa eta maitasuna adieraziz.
Ekintza hauek euskararen erabileraren inguruko kontzientzia sustatzen laguntzen digute, eta gure hizkuntzaren aldeko jarrera indartzen dute.
Gora euskara!
