Guneak
Badator BAZARALDIA!
Aurten ere, ERDU, GURA eta BATU 1 eta 2ko familiei zuzendutako BAZARALDIA egingo dugu Ikastolan, Kahoot aplikazioaren bitartez egingo den “Egunean Behin” jokoaren tankerakoa izango dena. Bazarako eduki ezberdinen inguruko galderak izango dira, familian derto pasatzeko ekimena! Azaroaren 24 eta abenduaren 2a bitartean izango da txapelketa. Egunero 10 galdera erantzun beharko dira. Ia nork ateratzen…
Read MoreHasierako Lanbide Heziketako sukaldaritzako taldeak prestatutako babarrunak bertako produktuen azokan
Hileko hirugarren zapatuetako bertako produktuen azoka egin zen zapatuan. Urtero legez azaroko azokan gure Ikastolako Lanbide Hastapeneko sukaldaritza taldeko ikasleek egindako babarrunen dastaketa izan zen protagonista, izan ere, ikasleek hamabi kilo Arabako pinta baba prestatu zituzten. Baba dastaketaz gain, ohiko produktuak ere izan ziren salgai, eta Eusko Label produktu sortarekin egindako hamar otarre zozketatu ziren.…
Read MoreGaztelupeko eta Almeneko ikasleek berrikuntza eta trebetasuna erakutsi dute Zientzia eta Teknologia astean
Joan zen astean, Zientzia eta Teknologiaren astearen baitan, Garaia Parke Teknologikoak urtero antolatzen duen Arrautza Jaurtiketa Txapelketa ospatu zen. Aurtengo edizioan, Almen eta Gaztelupeko DBH 3ko ikasleek parte hartu zuten, Teknologiako ikasgaian ikasitakoa praktikan jarriz.Txapelketaren helburua zientzia eta ingeniaritza printzipioak aplikatzea izan zen. Ikasleek erronka zaila izan zuten: egosi gabeko arrautza bat gutxienez lehenengo solairutik…
Read MoreAlmeneko LH1eko ikasleak Arrikrutzera
Almeneko LH 1eko ikasleak lehen gizakiaren inguruko proiektuarekin ibili dira buru belarri. Proiektuarekin lotuta irteera egin dute Oñatiko Arrikrutzeko kobazulora. Motxilak hartu, eta autobusera ilusio osoz abiatu dira. Oso ondo pasatu dute eta gauza asko ikasi dituzte bertan. Egun guztiko irteera izan da eta benetan bizipen zoragarria izan da guztientzat!
Read More2526 Almeneko oiloak konfinatuta
Pasa den ostegunean agintarien partetik hegaztiak konfinatzeko agindua jaso eta gero, asteburua aprobetxatu dugu oiloak txabola barruan itxita uzteko. Bertan egongo dira egun batzutan. Hori bai, lasai, jana eta ura ez zaie faltako eta. Babestuta eta zainduta izango ditugu. Ea laister gauden gure oiloak kanpoan ikusteko moduan: zizareak arakatzen, hara eta hona, arrautzak leku sekrretutan…
Read MoreGaztelupeko bazarakideekin egon dira Bretañako Diwan-eko ikasleak
Bretañako Vannes-eko diwan-eko (eskolako) ikasleak Bilbora etorri dira, eta horren harira, Euskal Herria hobeto ezagutzeko Gaztelupeko Bazarako kideekin eguna pasatu dute, bi herrialdeen nazio izaera elkarbanatuz. Ekintza ugari antolatu dira: euskararen eta bretoieraren aurkezpenak, euskal herri kirolak, ginkana, dantzak eta luntx-a, besteak beste. Jardunaldi honen bidez, Bretainiaren eta Euskal Herriaren arteko kultur loturak sendotzea eta…
Read MoreEuskal Selekzioa-Palestina partidurako sarreren zozketa
Almeneko batxi 1eko ikasleak errifak saltzen ibili dira egunotan, ikasbidaiarako dirua ateratzeko asmoz. Larunbateko partidurako bi sarrera jarri zituzten sari gisa. Gaur goizean zozketa egin da zenbaki irabazlea 424 izan da; eta ordezkoa, 237. Zorionak irabazleari!
Read MoreLH2 “Zein txikia jaio nintzen” proiektua Almenen
Almeneko LH2 ko ikasleak “ Zein txikia jaio nintzen” proiektuarekin ibili dira buru belarri. Proiektu honetan sabelean enbrioia nola hazten den landu dute, haurdunaldiko hilabeteetan zer gertatzen den eta nola jaiotzen garen… Familiekin honen inguruan hitz egiteko aukera izan dute, eta argazkiei behatuz zenbat hazi diren, nola aldatu diren hausnartzeko ere balio izan die. Atzera…
Read MoreLanbide Heziketakoen “Mugarik Gabeko Ikasgelak” proiektua bultzatu, Fagor -eko bazkide bazara!
Mikroinformatika Heziketa Zikloko ikasleekin lantzen dugun ordenagailuen birziklapenerako egitasmoarekin, Fagor Herrigintza programaren baitan abiatu den lehiaketan parte hartu dugu hirugarren urtez, Arizari Hezkuntza Elkartearen izenean. Afrikako eskoletara bideratzen jarraituko ditugun ekimenetarako dirua eskuratzeko, 60.000 €-tako dirulaguntza jasotzeko 3 proiektu sailkatuen artean gaude. Hiru kategoria daude Fagor Herrigintza programan, eta hauek izan gara klasifikatuak: 20.000 €:…
Read MoreUribarriko Magala espazioaren azken berriak
Larunbatean, azaroaren 8an, egin zen “Aitatasuna, nola bizi dugu?” prozesuaren bigarren saioa Magala espazioan. Oraingoan, lehengo saiora joan ziren aitekin lotura duten amak izan ziren galdera horren bueltan aritu zirenak. Eta azaroaren 22an egingo den saio elkartuan, aurreko bi saioetan atera ziren ideiak bateratuko dituzte parte hartzaileek. Bestalde, jakin abenduko saioaren izen ematea ireki dugula.…
Read More