LH2 “Zein txikia jaio nintzen” proiektua Almenen

Almeneko LH2 ko ikasleak “ Zein txikia jaio nintzen” proiektuarekin ibili dira buru belarri. Proiektu honetan sabelean enbrioia nola hazten den  landu dute, haurdunaldiko hilabeteetan zer gertatzen den eta nola jaiotzen garen…

Familiekin honen inguruan hitz egiteko aukera izan dute, eta argazkiei behatuz zenbat hazi diren, nola aldatu diren hausnartzeko ere balio izan die.

Atzera begirako bidaia polit bat izan da, nor garen hobeto ulertzeko.

Proeiktuari amaiera emateko duela gutxi ama izan den  Almeneko irakasle baten eta bere alabaren bisita jaso dute, eta bere bizipenak eta sentimenduak kontatu ahal izan dizkiete. Benetan momentu hunkigarriak suertatu direla!

LH 2 Zein txikia jaio nintzen proiektua