Gaztelupeko Batxilergoko ikasleen irteerak: Laboratoriumera eta Goizperrera

Gaztelupe guneko Batxilergoko lehen mailako ikasleek joan den ostiralean bi irteera garrantzitsu egin zituzten, bakoitza bere ikasketa ibilbidearen arabera. Alde batetik, Giza eta Gizarte Zientzien ibilbideko ikasleek Bergarako Laboratorium Museora jo zuten. Bisitaren xedea Ilustrazio garaian sakontzea eta garai hartako ideiek gaur egungo zientzian izan duten bilakaera aztertzea izan zen. Museoan zehar, ikasleek artxibo historikoa…

Read More

“Galdegazte” saio aurkeztu die Goienako Imanol Belokik Gaztelupeko DBH 4ko ikasleei

Goiena Komunikazio Taldeko Imanol Beloki Gaztelupe gunera hurbildu zen DBH 4ko ikasleei Galdegazte telebista saioaren nondik norakoak azaltzeko. Proiektu honek Debagoieneko gaztetxoak ditu protagonista; izan ere, eskualdeko ikastetxeetako gazte-nerabeek aukeratutako Euskal Herriko famatu bat elkarrizketatzean datza saioa. Ikasleak animatzeko helburuarekin, Belokik Galdegaztek zer dakarren zehatz-mehatz azaldu zuen. Aurkezpenaren ondoren, jada DBH 4ko ikasle talde bat…

Read More

“MARA DENON GARRA” antolatu dute DBH3ko Gaztelupeko ikasleek

Ostiralean, azaroaren 28an, Mara-ren aldeko kanpaina bat egingo dugu Gaztelupeko DBH 3. mailako ikasleok. “Ta zer ez daberdin” proiektua egin dugu eta gure azken produktua gure herriaren ongizatea bultzatzeko kanpaina bat sortzea izan da. MARA DENON GARRA izenpean kanpaina aurrera eramatea erabaki dugu. Kanpaina honen helburua, Mararentzat dirua lortzeaz gain, gaixotasunaren ikerketa bultzatzea da. Egunaren…

Read More

DBH 1.mailako ikasleak Eureka! Zientzia Museoan

Azaroaren 19an, asteazkenean, DBH 1. mailako ikasleek Donostiako Eureka! Zientzia Museoa bisitatu zuten. Jardunaldiaren lehen zatian, museoko hainbat espaziotan bisita gidatua egin zuten, eta ondoren planetarioa ikustera sartu ziren. Irteerak aukera paregabea  eskaini zien ikasleei une honetan lantzen ari diren proiektuko edukiak berrikusteko, baita ikasitakoa beste testuinguru batean aplikatuta ikusteko ere.

Read More

Gaztainerre eguna ospatu dugu Umezaintzan

Urteroko tradizioari jarraituz aurten Umezaintza gunean ere gaztainerre eguna ospatu dugu. Gure aiton-amonak etorri dira 25 kilo gaztain erre eta kukurutxoak egitera. Haurrek ilusio eta gogo handiz prestatutako dantza eta kanta ikuskizuna egin ostean, gaztaina goxoak  jan ditugu elkarrekin. Arratsalde ederra pasa dugu jai giroan!

Read More

“Herri txiki, altxor handi” PROIaren baitan, Arimazubikoak kaqchikel eta k’iche hizkuntzak ezagutzen

Arimazubiko 5.mailako ikasleak “Herri txiki, altxor handi” PROIa lantzen ari dira. Munduan hizkuntza asko daudela eta horietako asko arriskuan daudela ohartzeko helburuarekin, hizkuntza nagusi eta gutxituen arteko desberdintasunak landu dituzte.  Helburu honen baitan, gure lankide den Iñaki Gonzalez eta guneko guraso den Adrian Chom Ikastolara etorri ziren kaqchikel eta k’iche hizkuntza eta kulturarei buruz dakitena…

Read More

Jose Aranako 3 urtekoak Udal Liburutegian

Aurreko astean Jose Aranako 3 urteko gelakoek Udal Liburutegira egin zuten irteera. Bertan liburu desberdinekin gozatzen izan ziren. Bidean merkatutik ere pasatu ziren bertako jakiak eta produktuak ikusteko. Benetan gustura egon zirela!

Read More

Gaztelupeko DBH3ko ikasleak Eusko Legebiltzarrean

Gaztelupeko DBH3koek Eusko Legebiltzarrak Gasteizen duen egoitza bisitatzeko aukera izan dute azaroan zehar. “Ta zer ez da berdin” PROI-aren harira gizartea antolatzeko botere mota ezberdinak landu dituzte, eta honekin lotuta, Eusko Legebiltzarrean zuzenean bizi izan dute zer den parlamentu bat. Gasteizera joan direla aprobetxatuz, inguruko museoak ere bisitatu dituzte.

Read More

Lanbide Heziketakoen Birziklanet ekimena, mugak gaindituz: Senegaletik esker ona eta Ghana, hurrengo helburu

Lanbide Heziketako Mikroinformatikakoen Birziklanet ekimenak, ingurumenarekiko eta gizartearekiko konpromiso argia duena, aitorpen beroa jaso du Senegalgo Mbam herriko eskola batetik, ikasleek prestatu eta Yaakar elkartearekin elkarlanean bidalitako azken ordenagailuen harira.  Inguruko elkarteei laguntza eta doaitzak Ez da Senegalerako lankidetza hau izan ikasturte honetan Mirkoinformatikako ikasleek eta irakasleek egindako ekintza bakarra. Euren ingurune hurbilenean ere, baztertutako…

Read More

Materialen eta jostailuen haritik tiraka Magala espazioko abenduko saioan

Joan zen astean aurreratu genizuen bezala, materialen eta jostailuen ingurukoa izango da Uribarri guneko Magala espazioko hurrengo saioa. Hemen xehetasunak: Gaia: Zer behar du haurrak jolasteko? Materialen eta jostailuen haritik tiraka Hizlaria: Itsaso Pagoaga Eguna: Abenduak 4, osteguna Ordua: 17:30ean Saioa euskaraz izango da eta bertan parte hartzeko, ahal izan ezkero, hurrengo estekan izena ematea…

Read More