“Galdegazte” saio aurkeztu die Goienako Imanol Belokik Gaztelupeko DBH 4ko ikasleei

Goiena Komunikazio Taldeko Imanol Beloki Gaztelupe gunera hurbildu zen DBH 4ko ikasleei Galdegazte telebista saioaren nondik norakoak azaltzeko. Proiektu honek Debagoieneko gaztetxoak ditu protagonista; izan ere, eskualdeko ikastetxeetako gazte-nerabeek aukeratutako Euskal Herriko famatu bat elkarrizketatzean datza saioa. Ikasleak animatzeko helburuarekin, Belokik Galdegaztek zer dakarren zehatz-mehatz azaldu zuen. Aurkezpenaren ondoren, jada DBH 4ko ikasle talde bat animatu da komunikazio proiektu zirraragarri honetan parte hartzera. Hurrengo hilabeteetan zehar elkarrizketatua bilatzen eta galderak prestatzen hasiko dira. Ondoren, ez galdu saioa!

"Galdegazte" saio aurkeztu die Goienako Imanol Belokik Gaztelupeko DBH 4ko ikasleei