“MARA DENON GARRA” antolatu dute DBH3ko Gaztelupeko ikasleek
Ostiralean, azaroaren 28an, Mara-ren aldeko kanpaina bat egingo dugu Gaztelupeko DBH 3. mailako ikasleok. “Ta zer ez daberdin” proiektua egin dugu eta gure azken produktua gure herriaren ongizatea bultzatzeko kanpaina bat sortzea izan da. MARA DENON GARRA izenpean kanpaina aurrera eramatea erabaki dugu. Kanpaina honen helburua, Mararentzat dirua lortzeaz gain, gaixotasunaren ikerketa bultzatzea da.
Egunaren zehar ekintza ezberdinak egingo ditugu. Alde batetik, jendea sentsibilizatzeko eta arazoa ulertzeko: kontzientziazio saioak prestatu ditugu LHko ikasleentzat, baita jolas batzuk ere. Horrez gain, kalean QR ezberdinak kokatuko dira mezu ezberdinekin. Ondoren, arazo hau salatzeko: pankartak sortuko ditugu eta manifestu bat irakurriko dugu. QRetan eta eskuorrietan ere arazoaren salaketa ageriko da. Gainera arazoari aurre egiteko gure ekintza solidarioa ere antolatu dugu. Ekintzaren helburua dirua biltzea izango da. Horretarako, patata tortilla pintxoak eta bizkotxo zatiak salduko ditugu. Horrez gain, gaztaiaren pisua asmatzea eta produktu ezberdinen otarraren zozketa egongo dira. Esan bezala, bihar kalean egongo gara, 11:30-13:30 bitartean; Seber Altube eta Jose Maria Arizmendiarrieta plazan hain zuzen ere.
Animatu zaitezte, izan ere, Mara denon garra delako!