San Nikolas eguna ospatu dugu Ikastolako txikienek

Pasaden Abenduaren 5ean, San Nikolas eguna ospatu genuen Umezaintza, Olarte eta Santa Teresa guneetan. San Nikolas abestia ozen abestu eta astean zebar batutako goxoli eta litxarreriekin bolo-bolo ederra egin zuten. Poltsak bete-beteta joan ziren haurrak etxera. Asteburu luzeaz gozatzeko beste! Olarteko argazkiak Umezaintzako argazkiak Santa Teresako argazkiak

Read More

ZIP-eko Ikasleak HUHEZI-n: Etorkizuneko Irakasleekin Zubi Lanak Eraikitzen 

Aurreko astean zehar, ZIP (Zereginen Ikasketen Programa) programako ikasle talde bat HUHEZI-ko (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea) Eskoriatzako fakultatean izan zen, bertako ikasleei ZIP-a zer den eta nola funtzionatzen duen azaltzen.Ekimenaren hasieran, gure ikasleek ZIP gelaren kontzeptua eta funtzionamendua zehatz-mehatz aurkeztu zuten, metodologia honen ezaugarri nagusiak azalduz. Ondoren, solasaldi ireki eta aberasgarria izan zen bi…

Read More

Gaztelupeko Lelo Lehiaketa: Iragana Oinarri, Etorkizuna Helburu!

Gaztelupeko Lelo Lehiaketaren deialdiak interes handia piztu du komunitatean. Ideia hau oso positibotzat jo dute askok, abenduak 3rako esaldi esanguratsu eta identifikagarri bat aurkitzeko modu bikaina izan da.Lehiaketa hau bazarako ikasleek antolatu zuten. Aurreko hilabetean zehar, ikasle ugarik izan zuten parte hartzeko aukera. Deialdi honetan, guztira, 51 parte-hartzaile eta 149 lelo proposamen bildu ziren, arrakasta…

Read More

Ikasleek antolatutako jolasak Arimazubin, adinen arteko harremanak eta jarduera fisikoa sustatzeko.  

Aurreko ikasturteko ohiturarekin jarraituz, jolas orduetan ikasleek antolatutako jolasen zikloekin hasi gara aurten ere. Ikasle batzordetik abiatuta, jolas orduetan maila ezberdinetako ikasleak elkartu eta elkarrekin jolasteko aukera proposatu zuten ordezkariek. 6. mailako ikasle ordezkariez gain, boluntario ugari batu ziren ekimenaren antolaketara eta azken asteotan burubelarri aritu dira jolasen antolaketan. Horrela, astelehenero, adin anitzetako ikasleak taldetan…

Read More

Lide Hernando Ferixalekuan, Musikariak Ikastetxeetan ekimenaren baitan

Pasa den ostegunean, azaroaren 27an, Lide Hernandok musikaria Ferixalekuan izan zen Musikariak Ikastetxeetan programaren eskutik. ​Saioan hainbat gai interesgarri jorratu ziren, batez ere musikari baten bizitzaren ingurukoak. Bizi garen garaietan musikatik bizitzea zein zaila den azpimarratu zuen lehenik, musikariek nondik eta nola irabazten duten eguneroko ogia azalduz. Musika-industriaren egungo egoerari buruz ere mintzatu zen, streaming…

Read More

Indarkeria matxistaren aurkako aldarria egin dugu Ikastolan

Azaroak 25ean aldarrikapenerako eguna izaten da leku askotan, eta baita gure ikastolan ere. Emakumeen kontrako biolentziari aurre egiteko, heziketa da esparru klabeetako bat, eta horren kontzientziarekin jarduten dugu. Gune eta egitasmo bakoitzak bere modua aukeratu eta antolatzen du gaia ikusgai jarri eta baita ere ikasleekin lantzeko.   Jarraian irudi batzuk: Almeneko IZEN Almeneko GURA Santa Teresa

Read More

Argitxo Sariak ospatu ditugu Basabeazpin

Bigarren urtez Argitxo sariak ospatu ditugu Basabeazpi gunean. Argitxoren postontzia ekimenaren bueltan aurten Aretxabaletako 3 auzo desberdinetan kokatu du Argitxok postontzia: Larriño, Usitta eta Arkarazon. 2 astez egon da postontzia auzo bakoitzean eta aurten ere bisita pila bat jaso ditu Basabeazpiko 2, 3, 4 eta 5 urteko eta Almeneko 1. eta 2. mailako haur eta…

Read More

Almeneko Torrebason gaztainak erretzen Naturan Hezten saioan

LH4ko ikasleek Naturan Hezteneko saioan danbolinak hartu eta gaztainak erre dituzte Torrebasoko “Sua” elkargunean. Horretarako hainbat guraso eta aiton-amona izan dituzte laguntzen. Hotza hobeto eramateko modu ezin hobea izan da gaztaina erreak egin eta jatea. Oso momentu politak suertatu dira, eta belaunaldi desberdinak danbolin baten inguruan ikustea zoragarria izan da. Gaztainak benetan goxoak irten dira…

Read More

Elkartasun uholdea eta esker ona: Gaztelupeko ikasleek 800 € baino gehiago bildu dituzte “Mara, Denon Garra” kanpainan

Arizmendi Ikastolako Gaztelupe guneko DBH 3. mailako ikasleek arrakasta eta ilusio handiz burutu zuten aurreko ostiralean, azaroaren 28an, “Mara, denon garra” kanpaina solidarioa. “Ta zer ez da berdin” Proiektuaren baitan sortutako ekimen honek Mara haurraren beharretarako dirua biltzea eta gaixotasunaren ikerketa bultzatzea izan ditu helburu. Proiektu honetan gizarte egiturak ikasten hasi ziren, demokrazia eta dikatura…

Read More

Kultura desberdinen azokarekin amaiera eman genion “Denok bat” PROIari

Azken asteotan “Denok bat” PROIa landu dugu Arimazubiko 4.mailakook. Proiektu honen helburuak ikastetxeko kultura guztiak errespetatzea eta talde koopetatiboetan azoka multikultura bat sortzea izan dira. Eta erabat bete ditugu!  Aurreko hilabetean, hainbat gurasoren bisita jaso genuen gelan, beraien kulturaren ezaugarriak gurekin partekatzeko. Jasotako informazioa oso baliagarria izan zaigu azokaren prestaketarako eta oso eskertuta gaude, ekarpen…

Read More