Almeneko Torrebason gaztainak erretzen Naturan Hezten saioan
LH4ko ikasleek Naturan Hezteneko saioan danbolinak hartu eta gaztainak erre dituzte Torrebasoko “Sua” elkargunean. Horretarako hainbat guraso eta aiton-amona izan dituzte laguntzen. Hotza hobeto eramateko modu ezin hobea izan da gaztaina erreak egin eta jatea.
Oso momentu politak suertatu dira, eta belaunaldi desberdinak danbolin baten inguruan ikustea zoragarria izan da. Gaztainak benetan goxoak irten dira gainera!
Eskerrik asko laguntzera etorri zareten guraso eta aiton amonei!
