Lide Hernando Ferixalekuan, Musikariak Ikastetxeetan ekimenaren baitan

Pasa den ostegunean, azaroaren 27an, Lide Hernandok musikaria Ferixalekuan izan zen Musikariak Ikastetxeetan programaren eskutik.

​Saioan hainbat gai interesgarri jorratu ziren, batez ere musikari baten bizitzaren ingurukoak. Bizi garen garaietan musikatik bizitzea zein zaila den azpimarratu zuen lehenik, musikariek nondik eta nola irabazten duten eguneroko ogia azalduz. Musika-industriaren egungo egoerari buruz ere mintzatu zen, streaming plataformen eragina, sortzaileek jasotzen dituzten ordainsari txikiak eta horrek sortzen dituen erronkak azalduz. Honez gain, bere ibilbide pertsonalaz ere hitz egin zuen; kalean abesten hastetik, talde baten parte izatera pasa eta ondoren, bere proiektu pertsonala garatzera heldu dela, barruko behar batek bultzatuta. 

Eskerrik asko, Lide! Plazer handia izan zen!