Gaztelupeko eta Almeneko ikasleek berrikuntza eta trebetasuna erakutsi dute Zientzia eta Teknologia astean
Joan zen astean, Zientzia eta Teknologiaren astearen baitan, Garaia Parke Teknologikoak urtero antolatzen duen Arrautza Jaurtiketa Txapelketa ospatu zen. Aurtengo edizioan, Almen eta Gaztelupeko DBH 3ko ikasleek parte hartu zuten, Teknologiako ikasgaian ikasitakoa praktikan jarriz.
Txapelketaren helburua zientzia eta ingeniaritza printzipioak aplikatzea izan zen. Ikasleek erronka zaila izan zuten: egosi gabeko arrautza bat gutxienez lehenengo solairutik jaurti eta lurrera osorik heltzea lortu behar zuten. Horretarako, material mugatuak erabili zituzten: kartoi mehea, kontaktuzko kola eta soka. Klasean, arrautzak barruan kokatu eta erorketa indargetzeko azpiegiturak sortu behar izan dituzte.
Azkenean, epaimahaiaren saria Gaztelupeko ikasle talde batek irabazi du: Maialen Casado, Iara Moreno eta Sofia Avila-k lortu dute aitorpen nagusia, haien diseinuaren sendotasun eta sinpletasunagatik.
Publikoaren saria, berriz, Gaztelupeko beste talde batek eskuratu du, haien diseinu sortzaile eta berritzaileenagatik. Sari hau Irati Arribas, Leynis Belen Rodrigez, Dayana Berenice Garcia eta Aiur Etxebarriarteun-ek irabazi dute.
Antolatzaileek nabarmendu dute ikasleek erakutsitako inplikazioa eta sormena. Aipatu beharra dago, nahiz eta talde bakar batek irabazi, ikasle guztiak oso gustura ibili direla esperientziarekin. Ekitaldi honek ingeniaritzaren oinarriak era dibertigarri eta lehiakor batean ikasteko eta praktikatzeko balio izan du.
Zorionak irabazleei eta parte-hartzaile guztiei egindako lan bikainagatik!
