Almeneko LH1eko ikasleak Arrikrutzera

Almeneko LH 1eko ikasleak lehen gizakiaren inguruko proiektuarekin ibili dira buru belarri.

Proiektuarekin lotuta irteera egin dute Oñatiko Arrikrutzeko kobazulora. Motxilak hartu, eta autobusera ilusio osoz abiatu dira.

Oso ondo pasatu dute eta gauza asko ikasi dituzte bertan. Egun guztiko irteera izan da eta benetan bizipen zoragarria izan da guztientzat!

LH 1 Almen Arrikrutzera irteera