Eusko Legebiltza ezagutu dute DBH 3koek

Gaztelupe eta Almeneko DBH 3ko ikasleek landu duten “Ta zer ez da berdin” PROI-aren harira, Eusko Legebiltzarrak Gasteizen duen egoitza bisitatu dute. Proiektuan zehar gizartea antolatzeko dauden botere mota ezberdinak landu dituztenez, parlamentua ezagutzeko aukera izan dute. Eta Gasteizera joan direla aprobetxatuz, inguruko museoak ere bisitatu dituzte. Jarrain argazkiak:

Read More

Batxilergoko 1. mailako ikasleen irteera Bizkaiko kostara

Biologia, Geologia eta Ingurumen Zientziak ikasgaian diharduten batxilergo 1. mailako ikasleak Bizkaiko kostaldera joan ziren, bertako ondare geologikoa eta paisaia naturala ezagutzera. Irteeran, Sopela eta Barrikako flysch-egiturak ikusteaz gain, Fruiz eta Soraluzeko arroka bolkanikoak aztertu zituzten, euskal geologiaren historiaz gehiago ikasteko aukera izanik.Ikasleek goiz osoa eman zuten gidarien azalpenak entzun eta flysch-egiturak zein arroka bolkanikoen…

Read More

Gaztelupeko Batxilergoko ikasleek Bergarako Laboratorium bisitatu dute

Aurreko ostiralean, Gaztelupeko Batxilergoko lehen mailako Giza ibilbideko ikasleek Bergarako Laboratorium museora irteera egin zuten. Bisitaren helburu nagusia Ilustrazio garaian murgiltzea eta garai hartako ideietatik gaur egungo zientziara arteko bilakaera aztertzea izan zen.Museoan zehar, ikasleek artxibo historikoa ikusteko aukera izan zuten, baita erakusketa iraunkorrak eta museoko atal ezberdinak bisitatzeko parada ere. Laboratoriumak eskaintzen dituen baliabideei…

Read More

Bretañako Vannes-eko Diwan-eko ikasleak Gaztelupeko bazarako DBH 4.mailako ikasleekin

Bretañako Vannes-eko diwan-eko (eskolako) ikasleak Bilboko eskola batekin elkartrukea egin dute, eta horren harira, bertako ikasleek Gaztelupeko DBH 4. mailako Bazara elkarteko kideekin eguna igaro dute, bi herrialdeen nazio izaera elkarbanatuz. Ekintza ugari antolatu dira: aurkezpenak, euskal herri kirolak, ginkana, dantzak eta luntx-a, besteak beste. Jardunaldi honen bidez, Bretainiaren eta Euskal Herriaren arteko kultur loturak…

Read More

Adikzioekin lotutako gaiak lantzen ari dira Gaztelupe DBH 4koak 

Aurreko astean Gaztelupe DBH 4. mailako gazteak Amaia antzokira joan ziren pelikula bat ikustera. Irudiberria-k elkarteak antolatzen duen adikzio aurretik programaren barruan, aurten ere 3 pelikula ikusiko dituzte ikasturtean zehar. Irudiberria irabazi asmorik gabeko kultur elkartea da, eta antolatutako adikzioa aurretik programan, ikus entzunezkoen bitartez adikzio ezberdinak proposatzen ditu, eta ondoren, ikasleentzako unitate didaktikoak prestatzen…

Read More

DBH 3koek ITSASTOLA interpretazio zentroa gauzatu dute

Azken astean zehar, Gaztelupe guneko DBH 3ko ikasleek Itsastola, Lurra planetako hidrosferarekin, eta batez ere, itsasoarekin lotura duen interpretazioa zentroa, gauzatu zuten. Bertara Arimazubi, Santa Teresa eta Gazteluondo guneetako LH 4ko ikasleak hurbildu ziren, eta lau esparrutan (Hidrogunea, Gizagunea, Kutsagunea eta Mikrogunea) zehar ibili ziren nagusien azalpenak entzunez eta dinamika anitzetan parte hartuz. Gustura aritu…

Read More

Bolondres lanetan ibili gara Azpeitian, Kilometroak jaian!

Domekan, irailaren 6an, Azpeitian “Izpiz izpi” lelopean ospatutako Kilometroak jai erraldoian, Arizmendi ikastolako langileok eta beste hainbat boluntariok parte hartu genuen gogotsu. Azpeitiko Ikasberri ikastolaren antolakuntzarekin, ekimen honen alde lanean aritu ginen. Ogitartekoak egiten, barran zerbitzatzen, arropa saltzen eta hainbat beste zereginetan ibili ginen, ekitaldia arrakastaz gauzatzeko gure ekarpena eginez. Gure ilusioa eta konpromisoa elkarrekin…

Read More

Ikasturte hasierarekin, mendi irteerak eta familiarizazioa protagonistak

Aurten ere, ikasturte hasieran gauden honetan, mendi irteerak eta familiarizazioa ditugu protagonista. Bailarako mendi eta tontorrak bisitatzen ari dira gure ikasleak, eta txikienak, berriz, familiarizazio prozesu betean daude. Ikasturteari hasiera eman diogunetik, haurrak gero eta gusturago etortzen dira Ikastolara. Konfiantzaren pedagogian beti jartzen dugu haurra erdigunean, eta, beraz, bakoitzaren erritmoa errespetatzen dugu haurraren ongizatea bermatzeko.…

Read More

Batxilergoko bigarren mailako ikasleak Goienan solasean

Batxilergoko bigarren mailako ikasleak diren Libe Agirre, Gari Sarasua eta Iñaki Etxeberriak Goienak grabaturiko solasaldian parte hartzeko aukera izan dute, etorkizun akademiko eta profesionalari buruz hausnartzeko helburuarekin. Ikasleek ibilbide akademikoaren berri eman eta beren esperientziak zein aholkuak partekatu dituzte solasaldian. Gaur egun, Batxilergoko bigarren mailako ikasleek hainbat erabaki hartu behar izaten dituzte: zer ikasi, zein…

Read More

Gaztelupeko DBHko ikasleen irteerak eta ikasbidaia

Gaztelupeko DBHko ikasleen irteerak eta ikasbidaia

Gaztelupeko DBHko ikasleek ikasturte amaiera aprobetxatuz, hainbat irteera eta jarduera berezi burutu dituzte azken asteotan. DBH3. mailako ikasleek programa zabala izan dute: olinpiadetan parte hartu dute, mendi irteera bat egin dute eta hondartzara egun-pasa joan dira. Jarduera hauen bitartez, ikasleek elkarrekin egoteko eta naturan disfrutatzeko aukera izan dute, aldi berean hainbat kirol eta aisialdi jarduera…

Read More