ZIGeko ikasleen yoga saioa Almenen

Azaroaren 13an, asteazkena, Zereginen Ikaskuntza Gelako (ZIG) ikasleek esperientzia berezia bizi izan zuten Almenen. Maider Herzeren eskutik, yoga saio batean parte hartu zuten, atseden hartu eta gorputz zein burua erlaxatzeko aukera paregabea izanik.
Saioak arrakasta handia izan zuen, eta ikasleek esperientzia positiboa nabarmendu zuten. Albiste on bat ere iritsi da: hurrengo hiruhilabetean Maider Herzek beste saio bat eskainiko die, erlaxazio eta ongizatea sustatzen jarraitzeko.
Eskerrik asko, Maider!