Gaztelupe
TTAK-en eskutik Joxe Mari Agirretxe “Porrotx”-ekin elkarrizketa Arrasateko DBH 4ko ikasleek
Arrasateko Gaztetxean izan dira urtero bezala Arrasateko DBH4ko ikasleak, Joxe Mari Agirretxe zein Porrotx-ekin elkarrizketa izateko aukera izan dute ikasleek. Porrotx-ek edo Joxe Marik, bere ohiko umore eta hurbiltasunarekin, euskararen inguruko hausnarketak eskaini ditu, baina horretaz haratago, gaur egungo gizarteak aurrez aurre dituen beste gai garrantzitsu batzuk ere jorratu ditu: emakumeen egoera, mugikorraren erabilera eta…
Read MoreGaztelupeko First Lego Leagueko barne txapelketa IKERLANEN
Ikerlaneko egoitzan, Gazteluko DBH4ko ikasleek parte hartu dute FIRST LEGO LEAGUE-ko barne txapelketan. FIRST LEGO LEAGUE (FLL) gazteak zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematiketara (STEM) modu erakargarrian hurbiltzeko programa da, eta parte-hartzaileek hainbat erronka gainditu behar izan dituzte berrikuntzan eta robotikaren erabileran oinarrituz.Aurtengo edizioa “Submerged” tematikaren inguruan garatu da, urarekin lotutako erronkei irtenbide berritzaileak bilatzea helburu…
Read MoreIndustria Eguna ospatu dute Gaztelupeko DBH 4ko ikasleek inguruko enpresak bisitatuz
Gaur, abenduaren 12a, Gaztelupeko DBH 4. mailako ikasleek Industria Eguna 2024 ospatu dute, Gipuzkoako industriaren errealitatea ezagutzeko aukera paregabea izan duten egitasmoan parte hartuz. Ekimen hau Adegi elkarteak antolatu du, helburu nagusitzat hartuta gazteen artean industria sektorearen erakargarritasuna eta etorkizuna sustatzea. Industria Egun honek, batetik, prestakuntza teknikoak eta zientzia eta teknologia alorrak (STEM) nabarmentzea du…
Read MoreGaztelupeko DBH 3. mailako ikasleak Durangoko Azokan
Durangoko Azokak, euskal kulturaren plaza handia, Gaztelupeko DBH 3. mailako ikasleen bisita jaso du aurten. Ikasleek azokako eskaintza zabala bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute, eta euskarazko liburu, musika eta bestelako kultur edukiak arakatu dituzte.Horrez gain, taldeko zenbait ikaslek euskarazko mahai-jolas digitalen tailerrean parte hartu dute. Tailer horretan, euskarazko joko digitalen sorkuntza eta erabilera sustatzeko…
Read MoreGaztelupeko 1. batxilergoko ikasleek Ztanda saioan publiko gisa parte hartu dute ikasbidairako dirua biltzeko
Gaztelupeko 1. batxilergoko ikasleek EITBko Ztanda saioan parte hartu dute publiko gisa, ikasbidaiarako dirua lortzeko helburuarekin. Ekimen honek aukera eman die telebista saio baten funtzionamendua lehen eskutik ezagutzeko, aldi berean, talde-lana sustatuz eta xede ekonomiko bat lortzeko baliabideak eskuratzeko.Ikasleek esperientzia aberasgarria izan dutela adierazi dute, eta Ztanda saioaren dinamika gertutik ikusteaz gain, telebistaren atzean dagoen…
Read MoreGaztelupeko ZIGekoek EITB maratoian parte hartu dute Aspacekoekin batera
Azken egunotan, Gaztelupeko ZIGeko (Zereginen Ikaskuntza Gela) ikasleek ekimen berezi eta hunkigarri batean parte hartu dute: EITB maratoian. Ekimen solidario honen baitan, Arrasateko Aspace Gipuzkoako erabiltzaileekin batera aritu dira “Eskutitza” abestiaren bertsioa eginez. Bertan, Leire Martinezek eta Martin Urrutia Hemendik At taldearen abesti ezagunarekin egindako bertsioarekin bihotzekin jolasean ibili dira.Ekimen honek garrantzi handia izan du…
Read More“Ta zer ez da berdin?” PROI-ari arrakastaz eman diogu amaiera Valentziarako diru-bilketarekin
Testu honen helburua Arrasateko herritarrei gure eskerrona adieraztea da. DBH 3ko Gaztelupeko ikasleok gure “Valentziara, bizitza itzuli!” kanpainan jaso dugun babesa eta berotasuna zuekin partekatu nahi ditugu. Zuen laguntzarik gabe, ekimen hau ez zen posible izango. Herriaren elkartasunari eta parte-hartzeari esker, DANA hondamendiak sortutako ondorioei aurre egiteko eta bertako herritarrei laguntzeko ekarpena egin ahal izan…
Read More“Valentziara bizitza itzuli!” kanpaina abian jarri dute DBH3ko Gaztelupeko ikasleek
DBH3ko Gaztelupeko ikasleek, “Ta zer ez da berdin” PROI-aren azken produktuari amaiera emateko, herriaren ongizatea bultzatzeko helburuarekin kanpaina bat sortu dute: “Valentziara bizitza itzuli!”. Ekimen honen bidez Valentziako herritarrei lagundu nahi diete, eta horretarako hainbat jarduera eta ekintza antolatu dituzte. Kanpainaren barruan, jendea sentsibilizatzeko eta arazoa hobeto ulertzeko helburuarekin, argazki erakusketa bat kokatuko dute, kontzientziazio…
Read MoreGure Ikastolako DBH3ko ikasle talde bat irabazle arrautza jaurtiketa txapelketan
Joan zen astean, zientzia eta teknologia astea izan zen. Horregatik, Garaia Parke Teknologikoak antolatutako arrautza jaurtiketa txapelketan parte hartu dute Almen eta Gaztelupeko DBH 3ko ikasleek. Helburua egosi gabeko arrautza bat gutxienez lehenengo solairutik botata, lurrera osorik heltzea zen. Horretarako, kartoi mehea, kontaktuzko kola eta soka erabiltzeko aukera izan zuten ikasleek. Hauek teknologiako klasean azpiegiturak…
Read MoreZIGeko ikasleen yoga saioa Almenen
Azaroaren 13an, asteazkena, Zereginen Ikaskuntza Gelako (ZIG) ikasleek esperientzia berezia bizi izan zuten Almenen. Maider Herzeren eskutik, yoga saio batean parte hartu zuten, atseden hartu eta gorputz zein burua erlaxatzeko aukera paregabea izanik.Saioak arrakasta handia izan zuen, eta ikasleek esperientzia positiboa nabarmendu zuten. Albiste on bat ere iritsi da: hurrengo hiruhilabetean Maider Herzek beste saio…
Read More