“Valentziara bizitza itzuli!” kanpaina abian jarri dute DBH3ko Gaztelupeko ikasleek
DBH3ko Gaztelupeko ikasleek, “Ta zer ez da berdin” PROI-aren azken produktuari amaiera emateko, herriaren ongizatea bultzatzeko helburuarekin kanpaina bat sortu dute: “Valentziara bizitza itzuli!”. Ekimen honen bidez Valentziako herritarrei lagundu nahi diete, eta horretarako hainbat jarduera eta ekintza antolatu dituzte. Kanpainaren barruan, jendea sentsibilizatzeko eta arazoa hobeto ulertzeko helburuarekin, argazki erakusketa bat kokatuko dute, kontzientziazio saioak egingo dituzte eta informazioa kalean zehar zabalduko dute. Horrez gain, arazoa salatzeko pankartak eta irudi inpaktanteak prestatu dituzte, baita QR kodeak herrian zehar kokatu ere, herritarren arreta erakartzeko. Aldi berean, egoera honi aurre egiteko lanean ari diren eragileen inguruko informazioa emateko eta egindako lana goraipatzeko kartelak eta pankartak jarriko dituzte.
Kanpainaren zati nagusi gisa, ikasleek ekintza solidario bat ere antolatu dute dirua biltzeko. Ekintza hau azaroaren 21ean, 11:00etatik 13:00etara, Arrasateko Biteri eta Herriko plazetan egingo dute. Bertan, txokolate beroa eta bizkotxoak, baita pultserak eta txapak ere, salduko dituzte herritar guztien dirua bildu nahian.
Kanpainaren arduradunak diren ikasleek mezua zabaldu nahi dute Arrasateko herritarrek ekimen hau ezagutu eta ostegun goizean plazan antolatuko dituzten postuetara gerturatzeko. Edozein zalantza izanez gero edo elkarrizketa bat aurrera eramateko proposamenik badago, ikasleak prest daude laguntzeko.
Mila esker eta animatu zaitezte parte hartzera!