Gaztelupe
Gaztelupeko 2. batxilergoko ikasleak Ikerlanen emakume zientzialarien astean
Gaztelupe guneko 2. batxilergoko teknologiako ikasleek Ikerlan zentro teknologikoa bisitatu dute, Emakume Zientzialarien Astearen harira. Ekimen honen helburua emakume zientzialarien ekarpena nabarmentzea eta gazteen artean, bereziki nesken artean, zientzia eta teknologiaren arloko ikasketak sustatzea izan da. Bisitan zehar, ikasleek Ikerlanek garatzen dituen proiektu berritzaileak ezagutzeko aukera ere izan dute, hala nola adimen artifizialaren aplikazioak, robotika…
Read MoreMartxan dira Eski irteerak BATU eta IZEN egitasmoetan
Asteburu honetan, Gaztelupe guneko DBH 3 eta 4.mailako ikasleek eski irteera egin dute Arette eski estaziora. Eguraldia eta elurra lagun izanda, eskiatzen ederto moldatu dira. Irteera honekin, aurtengo eski irteera guztiei hasiera emango diegu BATU eta IZEN egitasmoetan. Guztira 4 irteera eta asteburu izango dira, non Gazteluondo, Gaztelupe eta Almeneko BATU eta IZEN-eko ikasleak Arette…
Read MoreGasteizko hiri morfologiaren inguruko bisita Gaztelupeko batxilergoko 2. mailako ikasleek
Gaztelupeko batxilergoko 2. mailako Geografiako ikasleek Gasteizko hiri morfologia aztertzeko bisita egin dute. Irteeraren helburua hirigintzaren bilakaera ezagutzea izan da, bereziki Alde Zaharraren eta hiriaren zabalkundearen arteko harremanari erreparatuz. Gasteizko erdigune historikoa abiapuntu hartuta, hirigintzaren garapenak historian zehar izan duen bilakaera aztertu dute. Hiriak, denboran zehar, zabalgune berriak eraiki ditu, horrela egokituz garai bakoitzeko behar…
Read MoreGaztelupeko 2. batxilergoko ikasleek marketin-erronka bati aurre egin diote
Gaztelupeko 2. batxilergoko ikasleak ekonomia ikasgaiaren baitan marketina lantzen ibili dira. Prozesu horren baitan, Camara Bilbao University Business School-eko irakasleak ikastolara etorri dira ikasleei marketin-praktika bat proposatzera.Hurrengo erronka planteatu diete: “Nola lortu Lezala betetzea nesken futbol-partidu batekin?”. Helburu horri heltzeko, ikasleak taldeka antolatu dira eta hainbat egiteko izan dituzte: beharrak detektatzea, publikoa identifikatzea, estrategiak diseinatzea,…
Read More“La casa de Bernarda Alba” antzezlana ikusten egon dira batxilergo 2. mailakoak
Urtero bezala, Almen eta Gaztelupeko batxilergoko 2.mailako ikasleak Federico Garcia Lorcaren “La casa de Bernarda Alba” antzezlana ikusten egon dira Gasteizen. Izan ere, antzezlanaren irakurketa USE probatarako derrigorrezkoa da Lengua y Literatura Castellana ikasgaian.
Read More“Baga higa biga” saioa Gaztelupen Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez musikarien eskutik
Aste honetan, Gaztelupeko DBH 3. mailako ikasleekin Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez egon dira “Baga Biga Higa” saioa ematen. Musikariak hizlari eta kantari ibili dira, euskal musikagintzaren mundua barrenetik ezagutzen eta bizitzen baitute, eta hitzez bakarrik ez, kantuz ere islatzen dituzte baga, iragana; biga, oraina eta higa, etorkizunerako erronkak eta aukerak. “Baga Biga Higa” euskarazko…
Read More[Altxa burua Arrasate ekimenaren mezua] ZEOS PROGRAMA formazioaren berri ematea
Altxa Burua Arrasate, guraso talde bat gara eta kezka batek batzen gaitu: gaur egungo teknologiek gure seme alabengan eragin ditzaketen kalteak (dagoeneko gazte askorengan ikusten ditugunak). Errealitate honen aurrean, Arrasateko udalarekin elkarlanean prebentzio ikastaro bat jarri dugu martxan, bizi dugun aro digital honetan bereziki gure haur eta nerabeek jasan ditzaketen ondorioez jabetzeko. Arlo honetan Euskal…
Read MoreModalitateko PROIetan gustura 1. batxilergoko ikasleak
Eguberrietatik bueltan, Gaztelupeko eta Almengo batxilergoko 1. mailako ikasleek modalitateko PROIei ekin zieten. Batxilergoko modalitatearekin lotutako diziplinarteko proiektuak dira. Lehen aste hauetan buru-belarri aritu dira planteatutako erronkei erantzuten. Modalitate bakoitzeko proiektuak honako hauek izan dira: Zánbulu zientzietakoak, “Itsaso bat eta mundu bi” humanitateetakoak eta “Bizikleta” teknologiakoek. “Zanbulu” PROIaren helburua larruazalaren konposizioa ezagutzea da. Era berean,…
Read MoreBergarako Laboratoriumean transgenikoen tailerra egin dute 2. batxilergoko ikasleek
Gaztelupeko eta Almeneko 2. batxilergoko ikasleak Bergarako Laboratoriumean transgenikoen inguruko tailerrean egon dira. Bertan, giza zelula transgenikoak sortu dituzte, zehazki, giza proteina batekin batera marmokaren GFP proteina fluoreszentea adierazten dutenak. Horretarako, DNA errekonbinantearen teknika, hau da, ingeniaritza genetikoko oinarrizko teknikak erabili dituzte eta prozesuaren nondik norakoak ikasi dituzte.Era berean, euli basatiak eta transgenikoak bereizten ikasten…
Read MoreDBH4koak ZU(r)EKIN BATERA proiektuarekin
DBH 4ko ikasturtea proiektu berri batekin hasi dugu: ZU(r)EKIN BATERA. Aukerako arloetatik bideratzen den proiektua 20 orduko proiektua da. Proiektuaren helburu nagusiak, gizarteak dituen beharrak identifikatuz, hauei erantzungo dien proiektu ekintzaile bat diseinatzea eta beharrezko lanbide ezberdinak ondorioztatzea dira. Proiektua aurrera eramateko gogotsu gaude! Almeneko argazkiak Gaztelupeko argazkiak
Read More