
Gaztelupeko 1. batxilergoko ikasleek Ztanda saioan publiko gisa parte hartu dute ikasbidairako dirua biltzeko
Gaztelupeko 1. batxilergoko ikasleek EITBko Ztanda saioan parte hartu dute publiko gisa, ikasbidaiarako dirua lortzeko helburuarekin. Ekimen honek aukera eman die telebista saio baten funtzionamendua lehen eskutik ezagutzeko, aldi berean, talde-lana sustatuz eta xede ekonomiko bat lortzeko baliabideak eskuratzeko.
Ikasleek esperientzia aberasgarria izan dutela adierazi dute, eta Ztanda saioaren dinamika gertutik ikusteaz gain, telebistaren atzean dagoen lan prozesua hobeto ulertu ahal izan dute. Gainera, Gabonetako saio berezia zenez, dotore dotore joan ziren.
Ez galdu saioa urte berri egunean!