Gaztelupe
“GUREA DA” abestiaren bideoklipa ikusi al duzu?
Ikastola kanpoaldean, gurasook arratsalde asko pasatzen ditugu elkarrekin, eta batzuetan, proiektu politak sortzen dira. Arratsalde horietako baten Dibertsions-en hazia sortu zen, Aretxabaleta eta Eskoriatzako guraso, ikasle eta irakasle batzuk osatutako taldea. Hazi hartatik GUREA DA bideoklipa sortu da, ilusio eta goxotasun handiarekin eta pertsona zoragarri askoren laguntzarekin egindakoa. Zabaldu AMETSA lau haizetara!
Read MoreErorketa askea txapelketa Gaztelupen
Erorketa askeko txapelketan parte hartu zuten Gaztelupeko DBH4ko ikasleek. Azken egunetan fisikan erorketa askea landu dute eta ikasketa honetatik abiatuta, fisika-kimikako eta teknologiako ekaineko orduetan, parapente bat diseinatu eta sortu dute txapelketan parte hartzeko. Txapelketaren helburua, parapentea airean ahalik eta denbora gehien irautea zen. Guztira DBH 4. mailako 70 ikasle inguruk parte hartu zuten lehiaketan.…
Read MoreGaztelupeko DBH4. mailako ikasleak Elgetako Intxortan
Gaztelupeko DBH4. mailako ikasleak Elgetan egon dira. Gizarte ikasgaian gerra zibila Euskal Herrian landu ostean, hauxe oinarri hartuta Elgetako Intxorta mendiaren magalean izandako frontearen hainbat xehetasun ezagutzeko aukera izan dute. Elgetako Memoria Historikoko Euskal Interpretazio Zentroa da ibilbide honen abiapuntua. Herrigunetik hasita, Asentzioko atsendengunera zuzendu dira, gero Intxortako atea monumentutik igaro dira “la belga” punturarte.…
Read MoreBatxilergoko 2. mailako ikasleek bukatu dute USE froga
Azken astean Almeneko eta Gaztelupeko batxilergoko 2. mailako ikasleen gehiengoak USE (Unibertsitatea Sarbide Ebaluazioa) froga izan du. Bertan zati orokorreko hizkuntzen zein filisofiako edo historiako frogak izan dituzte hiru egunetan zehar. Beste ikasle batzuek, modalitateko frogak ere egin dituzte azken nota hori igotzeko. Froga hauen ostean, oporretan daude ikasleak. Disfrutatu!
Read MoreGaztelupeko dibertsi taldekoen kulturarteko bazkaria
Maiatza kultur aniztasunaren hilabetea izan denez, Gaztelupeko dibertsi taldekoek bazkari bat egin dute bertan dauden 6 kultura ezberdinak irudikatuz eta bakoitzeko jaki ezberdinak prestatuz. Gainera, hurrengo urtean dibertsi taldean egongo diren Almeneko eta Gazteluondoko ikasleak ere gonbidatu zituzten. Gustura ibili dira ikasleak! Jarraian argazki batzuk:
Read MoreZIGekoak ikasbidaian Donostian
Gaztelupeko ZIG gelakoek ohitura bezala daukate ikasleren batek etapa hau bukatuz gero ikasbidaian joatea. Aurtengo ikasturtea June, Eneritz eta Manelentzat azkena izan da, horregatik, ikasle guztiak Donostiara joan dira 3 egun eder pasatzera. Egun hauetan ekintza ezberdinak egin dituzte eguraldiak lagunduta: Santa Klara uhartera bidaia, alde zaharra bisitatu… Bidaia zoragarria izan da guztientzat!
Read MoreGaztelupeko DBH 4. mailako zenbait ikaslek Jakiunderen eskutik diploma jaso dute
Gaztelupeko DBH 4. mailako zenbait ikaslek Jakin-mina hitzaldi zikloan parte hartzeagatik diploma jaso dute, maiatzaren 23an Gipuzkoako Foru Aldundian egin den ekitaldian. Ikasle horiek borondatez parte hartu dute Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiak antolatutatako 15 hitzalditan. Horiek euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez izan dira eta literatura, musika, argazkilaritza edo historia bezalako esparruak jorratu dituzte, baita…
Read MoreLanbide heziketakoen informatika tailerra Gaztelupeko DBH4koei
Mikroinformatikako ikasleak Gaztelupen izan dira DBH4ko ikasleei informatikaren inguruko tailer bat eskaintzen. DBHkoek oso harrera ona egin diete mikroinfomatikakoei. Primeran ibili dira!
Read MoreBizikleta irteera 1. batxilergoko ikasleek
Gaztelupeko eta Almeneko Batxilergoko 1. mailako mailako ikasleek, bizikleta gainean, agur esan diote Gorputz Hezkuntzan urte hauetan egindako ibilbideari. Azterketak bukatu ostean, kaskoa jantzi eta ibilbide ezberdinetatik iritsi ziren Urkulura. Sasoi ona eta talde bikaina osatzen dutela erakutsi dute ikasle, irakasle eta laguntzera etorri diren GIKAIko 2. mailako ikasleek ere. Egun ederra benetan!
Read More2.eskuko azoka: Gaztelupeko ikasleen ekimena ikasbidairako dirua lortzeko
Gaztelupeko batxilergoko lehenengo mailako ikasle taldea gara eta datorren kurtso amaierako bidaia antolatzen ari gara. Bidaia horretarako ezinbestez dirua lortu behar dugunez, zenbait ekintza egiteko asmoa daukagu. Horietako bat bigarren eskuko azoka da. Azoka horretan gure etxean egoera onean dauzkagun eta erabiltzen ez ditugun objektuak salduko ditugu, ondoren adostuko den prezio justu eta egokian. Salmenta…
Read More