Bizikleta irteera 1. batxilergoko ikasleek

Gaztelupeko eta Almeneko Batxilergoko 1. mailako mailako ikasleek, bizikleta gainean, agur esan diote Gorputz Hezkuntzan urte hauetan egindako ibilbideari. Azterketak bukatu ostean, kaskoa jantzi eta ibilbide ezberdinetatik iritsi ziren Urkulura.  Sasoi ona eta talde bikaina osatzen dutela erakutsi dute ikasle, irakasle eta laguntzera etorri diren GIKAIko 2. mailako ikasleek ere. Egun ederra benetan!

Read More

2.eskuko azoka: Gaztelupeko ikasleen ekimena ikasbidairako dirua lortzeko

Gaztelupeko batxilergoko lehenengo mailako ikasle taldea gara eta datorren kurtso amaierako bidaia antolatzen ari gara. Bidaia horretarako ezinbestez dirua lortu behar dugunez, zenbait ekintza egiteko asmoa daukagu. Horietako bat bigarren eskuko azoka da. Azoka horretan gure etxean egoera onean dauzkagun eta erabiltzen ez ditugun objektuak salduko ditugu, ondoren adostuko den prezio justu eta egokian. Salmenta…

Read More

HERRIA KANTARI jaialdia egin genuen zapatuan

Zapatuan Olarte, Arimazubi, Gazteluondo, Santa Teresa eta Gaztelupe guneko ikasleak Arrasate erdiguneko kaleetatik abesti herrikoi eta ezagunak kantatzen ibili ziren HERRIA KANTARI ekimenaren baitan. Abestu bakarrik ez, kalejira eta dantzarako tartea ere izan zuten. Herriko plazan eman genion hasiera ekitaldiari, eta ondoren talde bakoitzak erdialdeko bi gunetan abestu zuen; Arotz plaza, Arbolapeta, Portaloia, Biteri plaza…

Read More

[BATU eta IZEN-eko familientzat] MUGI Ikaskuntza Esperientziaren hausnarketaren sozializazioa

Eskerrik beroenak eman nahi dizkizugu Arizmendi Ikastolako MUGI Ikaskuntza Esperientziaren hausnarketan zure laguntza emateagatik. Zure konpromisoa funtsezkoa da ikasleen arrakastarako eta baita gure hezkuntza-komunitate osasuntsua garatzeko ere. Horren baitan, zure guneko diagnostikoaren emaitzak jasotzen dituen txostena eta laburpen bideoa partekatzen dizkizugu.  Bideoa edo/eta txostena ikusi eta gero, etorkizunean egingo diren esku hartzeak aukeratu eta diseinatzeko…

Read More

Batxi 2koen agur bazkaria Almenen eta Gaztelupen

Pasa den asteazkenean, 2. batxilergoko ikasleek azterketak bukatu ostean, ikasle eta irakasle guztiek elkarrekin batera bazkaldu genuen, bai Almenen eta baita Gaztelupen ere. Bazkarietan giro ederra egon zen; ez ziren falta izan jolasak, bertsoak eta bai irakasle zein ikasleen arteko sariak ere. Ondoren, festa giroan jarraitu zuten ikasleek. Zorterik onena opa dizuegu hemendik aurrerako ibilbidean.…

Read More

Zig gelakoak Osasun Larrialdietako ikasleekin

Joan zen ostiralean Gaztelupe guneko Zig gelako ikasleak eta Osasun larrialdietako heziketa zikloko ikasleekin batera egon ziren. Bi guneetako ikasleek batak bestearen errealitatea ezagutzeko aukera izan zuten. Esperientzia aberasgarria izan da eta errepikatzeko gogoaz gelditu gara. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei!

Read More

PROIetan buru belarri batxi 1eko ikasleak

PROIetan zentratuta 1. batxilergoko ikasleak

Azken asteetan Gaztelupe eta Almeneko batxi 1eko ikasleak PROIetan aritu dira:  giza ibilbidekoak XNO,  zientifikoak PERTSONAL TRAINER eta teknologikoak  ERAIKUNTZA. XNO proiektuan arlo ezberdinetatik, eduki anitzak landuz, analitikoak eta kritikoak izan daitezen ikasleak,  tresnak eskeintzen zaizkie, eurek gai izan daitezen jasotzen duten informazio ugarian, egia zer den eta zer ez den antzemateko. Landutako eta aztertutakoarekin,…

Read More

Goienako “Galdegazte” saioan Gaztelupe eta Almeneko ikasleak

DBH 4. mailako ikasleek Goienako Galdegazte saioan parte hartu dute. Gure bailarako gaztetxoak dira protagonista Imanol Beloki kazetariak gidatzen duen saio honetan,. Ikasleek Euskal Herriko famatuak aukeratzen dituzte, beraiek platoan elkarrizketatu ditzaten. Aurrez, Goienako Imanol Beloki Almen eta Gaztelupera gerturatu zen saioaren nondik norakoak aurkeztera, eta gune bakoitzean ikasle boluntario talde bat saioan parte hartzera…

Read More

Goiena bisitatu dute batxi 1eko giza zientzietako ikasleek

Goiena bisitatu dute batxilergo 1. mailako giza zientzietako ikasleek

Gaztelupe eta Almeneko batxi 1.mailako giza zientzietako ikasleak Goiena bisitatzen izan ziren. Bertan, telebista eta erredakzioa ezagutzeko aukera izan zuten. Ikasle hauek “XNO” PROI-a aurrera eramaten dabiltza. eta telebistako albistegi saio bat aurrera eraman beharko dute azken produktu gisa. Hemen Goienan argitaratutako albistea.

Read More