PROIetan buru belarri batxi 1eko ikasleak
Azken asteetan Gaztelupe eta Almeneko batxi 1eko ikasleak PROIetan aritu dira: giza ibilbidekoak XNO, zientifikoak PERTSONAL TRAINER eta teknologikoak ERAIKUNTZA.
XNO proiektuan arlo ezberdinetatik, eduki anitzak landuz, analitikoak eta kritikoak izan daitezen ikasleak, tresnak eskeintzen zaizkie, eurek gai izan daitezen jasotzen duten informazio ugarian, egia zer den eta zer ez den antzemateko. Landutako eta aztertutakoarekin, sortu duten lanen artean albistegi bat dago, eta honetarako Goiena bisitatu zuten aurretik.
Eraikina proiektuan, Bigarren Hezkuntzako ikasleek erabiliko duten espazioaren diseinua egin dute, energetikoki efizientea eta iraunkorra izan behar dena eta konfiantzaren pedagogiari era egokian erantzuteko balioko diguna. Beharrezkoak diren kalkuluak eta jarduerak eginez, aurrez aipatutako helburuak betetzen dituen azken produktua diseinatu dute. Horretarako HUHEZIko eraikuntzara hurbildu ziren aurretik gertutik hura ezagutzeko.
Personal Trainer proiektuan, ikasleek enpresa propioa montatu dute, eurengana hurbiltzen den bezeroari entrenamentu plan pertsonal bat egitea helburua izanik, pertsona horrek dituen ezaugarriak kontuan hartuta. 12 egunetan, arlo ezberdineko edukiak ezagutu eta ikertzen dituzte eta beharrezkoak diren konpetentziez jabetzen dira bezeroari eskaini behar dioten arreta egokia izan dadin.
Ikasleak pozik ibili dira ikasturteko azken PROI hauetan taldeka lanean.