Gaztelupe
Gaztelupeko ikasleek horma-irudi bat margotu dute Inteligentzia Artifizialaz baliatuz
DBH 4. mailako Plastika eta Ikus-Hezkuntza (PIH) ikasgaiko ikasleek inteligentzia artifiziala erabilita, mural bat margotu dute guneko horma batean. Prozesuaren hasieran, horma irudiaren diseinua denon artean sortzeko Teknologia berriek eskaintzen dituzten baliabideak ezagutu dituzte. Bertan, Inteligentzia Artifizialarekin sortu diren irudi eta unibertso ezberdinak ezagutu, eta hauen erabileraren bitartez ikasleek planteatutako kontzeptu eta ideietan oinarrituta, muralaren…
Read MoreZIG-koen mezua, Down Sindromearen Nazioarteko egunaren harira
Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiogu Ikastolako komunitateari azken bi urteetan jaso izan ditugun argazki pilagatik. Martxoaren 21ean Down Sindromearen Nazioarteko Eguna ospatuko denez, gustora jasoko ditugu aurten ere zuen argazkiak, galtzerdi desberdinak jantzi, irrifar bat margotu aurpegian, argazkia atera eta bidali, mesedez, helbide honetara, zig@arizmendi.eus. Animatu eta parte hartu! Sinatuta: ZIG gela.
Read MoreGaztelupeko Bazarako ikasleak KORRIKAn Araba aldean, Anda inguruan!
Ostegunean abiatu zen korrika Irunetik, Leintz Bailarara ostiralean helduko da, eta bidean, Euskal Herriko herri ezberdinetatik pasatuko da. Astelehenean, Gasteizera heldu aurretik Araban barrena ibili zen, eta horregatik, arratsaldean Gaztelupeko Bazarako ikasle batzuk bertara gerturatu ginen, eta Langraiztik Andara bidean dagoen 979.km-an testigua eraman genuen. Bertan, aurtengo omenduak diren “AZTERKETAK EUSKARAZ” kolektiboarentzako babesa ere aldarrikatuko…
Read MoreBukatu dira Eski irteerak BATU eta IZEN egitasmoetan
Asteburu honetan, Gaztelupe guneko DBH 3 eta 4.mailako ikasleek eski irteera egin dute Arette eski estaziora. Eguraldia eta elurra lagun izanda, eskiatzen ederto moldatu dira. Irteera honekin, aurtengo eski irteera guztiak bukatzat ematen ditugu BATU eta IZEN egitasmoetan. Guztira 4 irteera eta asteburu izan dira, non Gazteluondo, Gaztelupe eta Almeneko BATU eta IZEN-eko ikasleak Arette…
Read MoreGaztelupeko JFAO-ko ikasleen irteera
Gaztelupeko batxilergo 2.mailako JFAO ikasgaiko ikasleak hiruhileko honetan jarduera fisikoarekin loturiko irteeren antolaketa eta kudeaketan aditu bilakatu dira. Antolatutako irteera guztien artean, Gasteizeko Cityjump-a aukeratu dute hiruhilekoari amaiera emateko. Ederto ibili dira!
Read MoreGaztelupe eta Almeneko ikasleak European Youth Parliament-en!
Aste-bukaera honetan Donostian izan gara ostiraletik igandera (Almeneko 4 ikasle eta Gaztelupeko 10 ikasle) EYP ekimenean parte hartzen. Gazteen Europako Parlamentua (European Youth Parliament – EYP) Europako gazteen beharrei aurre egiteko eta helburu hezitzailea duen erakunde apolitikoa eta apartidista da. EYPk gazteek pentsamendu kritiko eta independentea izan dezaten bultzatzen du eta beren etorkizunerako funtsezkoak diren…
Read MoreGaztelupeko DBH4. mailako ikasleek “Memoria historikoa orainalditik” ekimenean parte hartu dute
Gaztelupeko DBH4. mailako ikasleek memoria historikoa lantzeko saioak izan dituzte aste honetan zehar. Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlari baten eskutik, ikasleak ikerketa baten arduradun bihurtu dira: Gerra Zibilean fusilatutako Juanaren ama Teresa eta bere osaba Jose Mari errepresaliatuaren gorpuak topatzea. Ikerketaren amaieran bi errepresaliatuak aurkitzeko txostena osatzeko gai izan dira. Aurkeztutako ikerketa lanetik abiatuta eta genero…
Read MoreOihalgintza tailerrean parte hartu du Gaztelupeko dibertsifikazio taldeak
Donostiako Mazedonia Desing Estudioko Ainhoa Garmendia eta Gorka Sanchezek “Ehungintza lantegia oihal berrerabiliekin” tailerra egin dute DBHko Dibertsiko ikasleekin. Hiru orduko tailerrak alde teorikoa batetik, eta praktikoa, bestetik izan ditu: ehuntza tradizionalaren teknika ezagut, eta gertuan zein munduan zehar ehunak nola egiten diren ikasi dute lehenik ikasleek. Teoriaz apur bat jabetu ondoren, etxetik ekarritako kamisetak…
Read MoreArizmendi-Ikerlaneko 4 talde aritu dira First Lego League txapelketan
Larunbatean, martxoak 2, 300 haur eta gazte inguruk Euskadi mailako FLL txapelketan parte hartu zuten Arrasateko Iturripeko Mondragon Unibertsitateko pabiloietan. Bertan, Arizmendi-Ikerlaneko 4 talde aritu ginen, Almeneko bi talde eta Gaztelupeko beste bi. Taldeko bakoitzeko ikasleek roboten misioak egiten eta afizioak teknologia bitartez partekatzeko garatu zituzten berrikuntza proiektuak aurkezten ibili ziren. Ikasleentzat esperientzia polita izan…
Read MoreArizmendi-Ikerlan taldeko ikasleak FLL Euskadi-MONDRAGON torneorako prest!
Martxoaren 2an, igande honetan, egingo da FLL Euskadi-MONDRAGON lehiaketako finala, Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren Iturripeko Campusean. Challenge kategorian, 10 eta 16 urte arteko ikasleez osaturiko taldeek haien proiektu berritzaileak aurkeztuko dituzte, eta lego piezez eraikitako robot batekin askotariko jokoak planteatzen dituen erronkei aurre egin. “Masterpiece” erronka medio, ikasleek denboraldi honetan besteekin partekatu nahi duten zaletasuna…
Read More