Arizmendi-Ikerlan taldeko ikasleak FLL Euskadi-MONDRAGON torneorako prest!
Martxoaren 2an, igande honetan, egingo da FLL Euskadi-MONDRAGON lehiaketako finala, Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren Iturripeko Campusean. Challenge kategorian, 10 eta 16 urte arteko ikasleez osaturiko taldeek haien proiektu berritzaileak aurkeztuko dituzte, eta lego piezez eraikitako robot batekin askotariko jokoak planteatzen dituen erronkei aurre egin. “Masterpiece” erronka medio, ikasleek denboraldi honetan besteekin partekatu nahi duten zaletasuna identifikatu behar izan dute, teknologia modu sortzailean erabiliz. First Lego League Euskadi 2024 lehiaketako finala lau torneotan banatuko da: FLL Euskadi-Bilbao, FLL Euskadi-Donostia, FLL Euskadi-Mondragon eta FLL Euskadi-Vitoria-Gasteiz.
Urtero bezala, bertan egongo gara, DBH 4. mailako teknologia ikasgaiko ikasle batzuk egongo baitira. Guztira, Gaztelupeko 2 talde eta Almeneko beste 2 taldek parte hartuko dute. Ibilbide honetan, Ikerlan Zentro Teknologikoak urtero ematen digun laguntza aipatu beharra dago. Ikasleak beraien ideiak partekatzen ibili dira Ikerlaneko adituekin, horrela, talde ezberdinen berrikuntza proiektuak aurrera eramaten lagundu dituzte. Beste aldetik, robotaren jolasa egiteko “spike” robot berriak erosten ere lagundu digute. Horren harira, Ikerlanekoak Gaztelupeko ikasle talde batengana hurbildu dira animoak ematera eta ikasle guztientzako larunbaterako kamisetak ekartzera. Jarraian dituzue argazki batzuk:
Eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Ikerlani, azken urte luzeetan ematen diguten babesagatik!
Astean zehar, TuLankide Mondragon Korporazioko langileak hurbildu dira talde bati erreportaje bat egitera. Jarraian daukazue bideoa.
Zorte on talde guztiei!