Gaztelupe
Almeneko batxi 2koak Lanbide Heziketako Osasun Larrialdietakoekin, lehen sorospenen inguruan formatzen
Osasun larrialdietako 1.mailako ikasleek bisita egin dute Almen eta Gaztelupe guneetara. Bertan, batxilergoko 2.mailako ikasleei lehen sorospenei buruzko ikastaro txiki bat eskaini diete. Primerakoa izan da elkarlana, izan ere, osasun larrialdietako ikasleek graduan ikasitakoa praktikan jarri dute, eta batxilergoko ikasleek, berriz, istripu edo larrialdi egoera baten aurrean nola jokatu behar den ikasteko aukera izan dute. …
Read MoreIkerlaneko ikertzailea den Ane Blazquez Gaztelupen izan da, Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunaren baitan
Otsailaren 11n “Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna” izan denez, aurreko astean Ane Blazquez Ikerlaneko ikertzaile oñatiarra Gaztelupera hurbildu zen batxi 1eko ikasleengana. Blazquez informatika ingeniaritzan doktorea da, eta Ikerlaneko adimen artifizialaren lantaldean dihardu ikerlari gisa lanean. Matematikan graduatu zen, eta ostean egin zuen masterra Modelazio eta Ikerketa Matematikoan, Estatistikan eta Konputazioan. Ikerlanek horrelako ekimenak…
Read More2024ko “Habitat Giza habitat ezkutatua” izeneko erakusketa Gaztelupen
Nabarralde eta Zuztarrak Errotuz elkarteek, Arrasateko udalaren laguntzarekin, 2024ko “Habitat Giza habitat ezkutatua” izeneko erakusketa kokatu dute Gaztelupeko aretoan aste batean zehar. Bertan, Beñi Agirre Nabarraldeko partaidea izan da erakusketa gidatu duena. “Giza habitat ezkutatua” erakusketak, gure historiaren mugarri garrantzitsuenak aztertzen ditu, Euskal Herriko historiaren gakoak eskainiz: euskaldunen habitata eta lurraldetasuna, mugarri izan diren datak,…
Read More