2024ko “Habitat Giza habitat ezkutatua” izeneko erakusketa Gaztelupen

Nabarralde eta Zuztarrak Errotuz elkarteek, Arrasateko udalaren laguntzarekin, 2024ko “Habitat Giza habitat ezkutatua” izeneko erakusketa kokatu dute Gaztelupeko aretoan aste batean zehar. Bertan, Beñi Agirre Nabarraldeko partaidea izan da erakusketa gidatu duena. 

“Giza habitat ezkutatua” erakusketak, gure historiaren mugarri garrantzitsuenak aztertzen ditu, Euskal Herriko historiaren gakoak eskainiz: euskaldunen habitata eta lurraldetasuna, mugarri izan diren datak, pertsonaiak eta gertaera garrantzitsuak, modu grafiko argi eta atseginean kontatuak.

IRUDIAK:

“Habitat Giza habitat ezkutatua” Gaztelupen