Ikerlaneko ikertzailea den Ane Blazquez Gaztelupen izan da, Emakume Zientzialarien Nazioarteko Egunaren baitan

Otsailaren 11n “Neska eta Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna” izan denez, aurreko astean Ane Blazquez Ikerlaneko ikertzaile oñatiarra Gaztelupera hurbildu zen batxi 1eko ikasleengana. Blazquez informatika ingeniaritzan doktorea da, eta Ikerlaneko adimen artifizialaren lantaldean dihardu ikerlari gisa lanean. Matematikan graduatu zen, eta ostean egin zuen masterra Modelazio eta Ikerketa Matematikoan, Estatistikan eta Konputazioan. 

Ikerlanek horrelako ekimenak egiten ditu urtero, STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Arteak eta Matematika) bokazioak sustatzeko, izan ere, esparru horretan emakumeen presentzia %30ekoa baita. Zenbait azterlanek egiaztatzen dute gaur egun profil teknologikoak direla enpresen premia nagusia, bai goi-mailako graduetan, bai prestakuntza-graduetan, eta, beraz, emakumeen talentua erakartzea bereziki beharrezkoa da. Ikerlanen datuak aztertzen ari den ikertzaile honen hitzaldiak, besteak beste, zientziaren eta teknologiaren arloan lanean ari diren emakumeak ikusaraztea du helburu, etorkizuneko profesionalek benetako eta hurbileko erreferentziak izan ditzaten. Hitzaldi honetan, Balezquezek emakumeak STEAM lanbideetan probatzera animatu zituen.

Mila esker, Ane eta Ikerlani!