Almeneko batxi 2koak Lanbide Heziketako Osasun Larrialdietakoekin, lehen sorospenen inguruan formatzen
Osasun larrialdietako 1.mailako ikasleek bisita egin dute Almen eta Gaztelupe guneetara. Bertan, batxilergoko 2.mailako ikasleei lehen sorospenei buruzko ikastaro txiki bat eskaini diete.
Primerakoa izan da elkarlana, izan ere, osasun larrialdietako ikasleek graduan ikasitakoa praktikan jarri dute, eta batxilergoko ikasleek, berriz, istripu edo larrialdi egoera baten aurrean nola jokatu behar den ikasteko aukera izan dute.
Errepikatzeko moduko esperientzia! Mila esker ikasle guztiei.