Karapaixoa ZIG gelakoen eskutik
Aurten ere, Gaztelupeko ZIG gelakoak karapaixoak egiten dabiltza. Karapaixoa Debagoiena eskualdean ama pontekoak bere besoetakoari garizuma garaian (hausterre egunetik pazkoa igande arte) oparitzen duen opila edo ogi berezia da tradizioz. Opari hau ezkontzen diren egun arte egiten da, orduan bere independentzia edota heldutasunera heldu dela uste baita. Enkargau bitartez, ZIG gelako ikasleek urtero egiten dituzte karapaixoak. Aurten, gutxi gora behera 80 karapaixo egingo dituzte. Azken urteetan, gluten gabeko karapaixoak ere egiten dituzte.
Eskatu eta probatu!