Gure Ikastolako DBH3ko ikasle talde bat irabazle arrautza jaurtiketa txapelketan
Joan zen astean, zientzia eta teknologia astea izan zen. Horregatik, Garaia Parke Teknologikoak antolatutako arrautza jaurtiketa txapelketan parte hartu dute Almen eta Gaztelupeko DBH 3ko ikasleek. Helburua egosi gabeko arrautza bat gutxienez lehenengo solairutik botata, lurrera osorik heltzea zen. Horretarako, kartoi mehea, kontaktuzko kola eta soka erabiltzeko aukera izan zuten ikasleek. Hauek teknologiako klasean azpiegiturak sortu behar izan dituzte, arrautzak barruan kokatu eta erorketa indargetzeko.
Azkenean, Gaztelupeko ikasle talde batek irabazi du epai-mahaiaren saria: Maddi Belategui, Nora Velasco, Maialen Lamadrid eta Markel Ramosek lortu dute saria. Talde irabazleak “Zure ideiak sortzeko tailerra” saria jaso du, non beraiek diseinatutako produktu bat ekoiztu ahalko duten 3D marrazketa, 3D inprimaketa eta laser mozketa erabiliz. Honetaz gain, talde irabazleak Mondragon Goi Eskola Politeknikoko laborategiak eta kanpusa ezagutzeko aukera izango du. Aipatu beharra dago, nahiz talde bakar batek irabazi, ikasle guztiak oso gustora ibili direla. Zorionak irabazleei eta parte-hartzaile guztiei!
Jarraian talde irabazlea eta beste talde batzuk: