Almen
BAZARALDIA martxan da!
Atzo, azaroak 25, hasi genuen BAZARALDIA, gure identitadearekin lotutako jolasa; ERDU, GURA eta BATU LH 1 eta 2 ko familia guztiei zuzendutako Kahoot txapelketa, hain zuzen. Azaroaren 25etik abenduaren 2ara arte iraungo du ekimenak, eta helburu nagusia haur eta helduk ondo pasatzea izanik, euskararen egunean, abenduaren 3an, esango dugu nor izan den puntu gehien pilatu…
Read MoreEskoriatzako Udaletxeko Euskara teknikariaren bisita Almenen, DBH 2koen “Sar dadila kalabazan” proiektuaren baitan
DBH2 mailan “SAR DADILA KALABAZAN” proiektuarekin loturak egiten laguntzeko Eskoriatzako Euskara teknikaria den Mari Carmen Arrieta eta Olaia laguntzailea izan ditugu gurean. Euskararen ezagutza eta erabileraren datuak ezagutzeaz gain momentu honetan pil-pilean dauden ikerketen emaitzak ere eman dituzte. Asko ikasi dugu! Eskerrik asko!
Read MoreGure Ikastolako DBH3ko ikasle talde bat irabazle arrautza jaurtiketa txapelketan
Joan zen astean, zientzia eta teknologia astea izan zen. Horregatik, Garaia Parke Teknologikoak antolatutako arrautza jaurtiketa txapelketan parte hartu dute Almen eta Gaztelupeko DBH 3ko ikasleek. Helburua egosi gabeko arrautza bat gutxienez lehenengo solairutik botata, lurrera osorik heltzea zen. Horretarako, kartoi mehea, kontaktuzko kola eta soka erabiltzeko aukera izan zuten ikasleek. Hauek teknologiako klasean azpiegiturak…
Read MoreAlmeneko Batxi 1eko ikasleen“Zubiak” proiektua
Gure gizartean kulturaren izenean ematen diren eskubide urraketak aztertzen eta hauen inguruan kontzientziak pizten ibili dira Almeneko batxilergoko 1. mailakoak, “Zubiak” proiektu interdisziplinarrean. Gorputz hezkuntza, filosofia eta hiru hizkuntzetako edukiak lantzeaz gain, sentsibilizazio saio bat prestatu dute BATU 1-2 eta IZEN-DBHko ikasleentzat. Hona hemen argazkiak.
Read MoreHUHEZIko ikasleak Almen ezagutzen izan dira
Ostiral arratsaldean, azaroak 8an, HUHEZIko lehen mailako 70 ikasle inguru gerturatu ziren Almenera Lehen Hezkuntza ezagutzera. GURA eta BATUko espazioak eta aste eredua ezagutu zituzten, baita Torrebaso eremuan Naturan Hezten egitasmoa ere. Ikasleak lantzen ari diren hasierako moduluari amaiera emateko, ordura arte landutakoa nola gauzatzen den azaldu zitzaien, ikasitakoaren osagarri. Jon Kortazar, Mireia Baz, Gadea…
Read MoreBIZI egunetan murgilduta BATUkoak
Azken aste honetan BATU LH 5. eta 6.mailakoak BIZI IEM-ean murgilduta egon gara. Egun hauetako helburua ohiko errutinarekin apurtu eta eten bat egitea da. 5.mailakoek mundu digitaletik deskonektatzea izan dute helburu. Guzti hori KLIK OFF izenpean egin dute, eta bertan pantailen erabileraren abantailak eta desabantailak landu dituzte, bereziki, gehiegizko erabileraren arriskuetan sakonduz. Horrekin batera, ikasleek Altxa…
Read MoreGaba Baltza: Zer emango zenuke zure arimaren truke?
Xanduli, manduli, kikirriki… eman goxokiak guri! Arimen gaua ospatu genuen pasa den ostegunean Ikastolan. Euskal Herriko ohitura zaharrak berreskuratu nahian, bere jatorria naturan duen ospakizunaz gozatzeko aukera izan zuten gure haurrek. Udako loraldia eta garai argitxuaren ondoren, lurra lotara joaten da eta dena itzali egiten da. Gaba Baltza lurraren lo fasearekin lotuta dago; garai ilunaren…
Read MoreEusko Legebiltza ezagutu dute DBH 3koek
Gaztelupe eta Almeneko DBH 3ko ikasleek landu duten “Ta zer ez da berdin” PROI-aren harira, Eusko Legebiltzarrak Gasteizen duen egoitza bisitatu dute. Proiektuan zehar gizartea antolatzeko dauden botere mota ezberdinak landu dituztenez, parlamentua ezagutzeko aukera izan dute. Eta Gasteizera joan direla aprobetxatuz, inguruko museoak ere bisitatu dituzte. Jarrain argazkiak:
Read MoreBatxilergoko 1. mailako ikasleen irteera Bizkaiko kostara
Biologia, Geologia eta Ingurumen Zientziak ikasgaian diharduten batxilergo 1. mailako ikasleak Bizkaiko kostaldera joan ziren, bertako ondare geologikoa eta paisaia naturala ezagutzera. Irteeran, Sopela eta Barrikako flysch-egiturak ikusteaz gain, Fruiz eta Soraluzeko arroka bolkanikoak aztertu zituzten, euskal geologiaren historiaz gehiago ikasteko aukera izanik.Ikasleek goiz osoa eman zuten gidarien azalpenak entzun eta flysch-egiturak zein arroka bolkanikoen…
Read MoreMariasun Pagoagaren bisita “3,2,1…akzioa!” PROI–aren baitan
Lehen Hezkuntzako LH 3ko ikasleak “3,2,1…akzioa!” PROI–a lantzen ari dira, eta honen harira, Mariasun Pagoaga antzezlearen bisita jaso dute gune ezberdinetan. Mariasunek, Goenkale moduko telesailetan lan egiteaz gain, beste hainbat filmetan parte hartu du antzezle moduan. Proiektuan zehar egindako lanketari amaiera emateko, ikasleek film mutu bat sortu beharko dute. Azken zeregin honetan laguntzeko asmoz, antzezle…
Read More