HUHEZIko ikasleak Almen ezagutzen izan dira

Ostiral arratsaldean, azaroak 8an,  HUHEZIko lehen mailako 70 ikasle inguru gerturatu ziren Almenera Lehen Hezkuntza ezagutzera. GURA eta BATUko espazioak eta aste eredua ezagutu zituzten, baita Torrebaso eremuan Naturan Hezten egitasmoa ere. 

Ikasleak lantzen ari diren hasierako moduluari amaiera emateko, ordura arte landutakoa nola gauzatzen den azaldu zitzaien, ikasitakoaren osagarri. Jon Kortazar, Mireia Baz, Gadea Errasti eta Nagore Iraola egon ziren beraiekin eta modulu horretako irakasleekin. Oso bisita atsegina izan zen!