Almeneko LH 1eko ikasleen ikasturte hasierako proiektua 

Almeneko LH 1ekoek ikasturte hasierako proiektuari amaiera emateko, ekintza bat egin zuten bidelagunekin batera: Irailetik bidelagun izan dituztenek mezu polit bana idatzi zieten 1.mailakoei. Horretarako, 6. mailakoen espazioetan elkartu eta gustura aritu ziren mezua idatzi, irakurri eta kontu kontari. 

Read More

Euskara eta kulturartekotasuna egitasmoan parte hartzen ari gara

Eskoriatzako Udalak sustatu eta Huhezik dinamizatzen duen “euskara eta kulturartekotasuna” egitasmoan murgildu gara Ikastolan. Lehendabizi irakasleekin eta ondoren gurasoekin landu da gaia eta urrian zehar bi bilera egin dira.  Herri mailako egitasmo honetan herriko hainbat eragilek hartzen dute parte, tartean hezkuntzako eragileek. Helburuak, euskaraz bizitzea, euskaraz ez dakiten familiekin komunikazioa (eta giro abegikorra) bermatzea eta…

Read More

Almeneko DBH 2 mailakoak Oñatiko suhiltzaile parkean 

Almeneko DBH 2ko BIZI egunen lehenengo gaia sorospenak izan dira, eta saioetako bat Oñatiko suhiltzaileen parkean izan genuen. Eskuzabaltasun eta patxada handiz 3 txokotan beraien egitekoak ederto azaldu zizkiguten suhiltzaileek.  Eskerrik asko arreragatik, eta hurengora arte!

Read More

BIZI egunetan murgilduta DBH 1 eta 2ko ikasleak

DBHkoak BIZI egunetan murgilduta izan dira. IEM honen helburua egunerokotasuneko errutinatik irten eta eten bat egitea da, intentsitate kognitiboa jeitsi eta indarrak hartzeko.  DBH 1en “Ni-Gu-Haiek” izeneko BIZI egunak izan dituzte. BIZI honen helburua ikasleek zaintza modu hurbil eta sakon batean lantzea izan da. Azkartasuna lehentasuna den gizarte honetan, geldiune bat egitearen zein gure bizitzan…

Read More

Ezkurtxo eguna ospatu genuen zapatuan

Zapatuan Ezkurtxo eguna ospatu genuen Zarimutzen Jose Arana eta Almeneko hainbat familia eta profesionalek. Ipuin kontaketa musikatua, goitibeherak, txapa tailerra… ekintza ezberdinak egiteko aukera izan genuen eta txistorra janez borobildu genuen goiza. Haur zein heldu, ederto bili ginen!

Read More

Almeneko ortua martxan dago

Almeneko ortua martxan dago. GURAko ikasle eta irakasleen artean ikastolako ortua txukundu eta sasoiko produktuak landatu ditugu: espinakak, tipulak, azak, letxugak, azaloreak, eskarolak… Horretaz gain, konponketa batzuk egin eta apaingarri batzuk sortu ditugu. 

Read More

DBH 3koek ITSASTOLA interpretazio zentroa gauzatu dute

Azken astean zehar, Gaztelupe guneko DBH 3ko ikasleek Itsastola, Lurra planetako hidrosferarekin, eta batez ere, itsasoarekin lotura duen interpretazioa zentroa, gauzatu zuten. Bertara Arimazubi, Santa Teresa eta Gazteluondo guneetako LH 4ko ikasleak hurbildu ziren, eta lau esparrutan (Hidrogunea, Gizagunea, Kutsagunea eta Mikrogunea) zehar ibili ziren nagusien azalpenak entzunez eta dinamika anitzetan parte hartuz. Gustura aritu…

Read More